Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas Nafarroako enpresarik handiena zen, 2.000tik gora langile zituen, eta lurraldeko mugimendu sindikal indartsuenetakoa. Gainera, duela 50 urte, protesta molde berri baten aitzindari izan ziren: langileak meategietan ixtearena. 1974 hasierako greba hartan 187 langile 70 orduz egon ziren meategi barruan itxita.
Udazken hartan mobilizazio gehiago egin ziren, eta 1975eko hasieran, greba orokorrean parte hartzeaz batera, bigarren itxialdia ere egin zuten urtarrilaren 7an hasita, askoz luzeagoa, 15 egunekoa. Guardia Zibilaren errepresioa oso gogorra izan zen, grebalarien aurkako neurriak bezala: isunak, 30 eguneko kartzela zigorrak, langabezia… Langileetako batzuk soilik 1977ko amnistiaren ondoren itzuli ahal izan ziren lanera. Baina itxialdiak oihartzun handia izan zuen Nafarroatik kanpo ere eta elkartasun uholdea eragin zuen.
Industria agortua
Baina Potasas de Navarrak iraungitze data zuen. Handik hamar urtera, 1985eko amaieran itxi zuten enpresa, potasa iturria agortuta. Potasas de Subiza ireki zuten orduan, soilik 533 langilerekin, baina urte gutxiren buruan itxi zuten hura ere. Eta meategiaz gain, oro har, 1950eko hamarkadatik nagusitutako industria eredua ere agortuta zegoen. Hamarkada hasieran Europako hainbat gobernuk –Madrilgoak ere bai– abiarazitako industria birmoldaketak eragin handia izan zuen Hego Euskal Herriko industriagune nagusietan. Desindustrializazioak langile mugimendua goitik behera aldatu zuen.
Potasas de Navarraren ekoizpen plantaren azken arrasto fisikoak 2010eko hamarkadan eraitsi zituzten, eta ez zen kasu bakarra izan; Iruñerriko industrian erreferentzia izandako Superser fabrika, esaterako, 2019an bota zuten. “Fabrika zaharrak eraisteak desindustrializazioaren historia, ondorio sozialak, langileengan eta beren familia, inguru eta komunitateetan utzitako arrastoa ikusezin bihurtzen ditu” dio Perez Ibarrolak
Geronimo de Uztariz Nafarroako historialarien elkarteak argitaratzen duen aldizkariaren azken zenbakiak, hain zuzen, Nafarroako industrializazio prozesua du hizpide, eta prozesu hark langile mugimenduan eragin zuena jasotzen du hainbat adibideren bidez.
1970eko hamarkada hasieran Nafarroako fabriketan izandako mobilizazioak nagusiki soldaten igoera eta lan baldintzen hobekuntza eskatzeko egin zirela uzten du agerian, hau da, eskubideetan aurrera egiteko mobilizazioak zirela. Hurrengo hamarkadan, aldiz, ordurarte ziklikoa zen langabezia endemiko bihurtu zenean, atzera ahalik eta gutxien egitea zen mobilizazioen helburua, baldintzei edo lanpostuari berari ahal zen moduan eustea. Langile mugimenduak defentsa egiten hasi behar izan zuen, aurrera egiterik ez zuenez.
Geronimo de Uztariz aldizkarian, Nerea Perez Ibarrola NUPeko historialariak dio desindustrializazioa arlo ekonomikotik aztertu izan dela, baina eragin sozial nabarmena izan zuela eta, langile klasea ikuspegi horretatik lantzeko ikerketa lerro berriak zabaldu beharra dagoela. Eta, oroimena bultzatzeko, industria ondare fisikoa babestearen garrantzia ere du hizpide.
Potasas de Navarraren ekoizpen plantaren azken arrasto fisikoak 2010eko hamarkadan eraitsi zituzten, eta ez zen kasu bakarra izan; Iruñerriko industrian erreferentzia izandako Superser fabrika, esaterako, 2019an bota zuten. “Fabrika zaharrak eraisteak desindustrializazioaren historia, ondorio sozialak, langileengan eta beren familia, inguru eta komunitateetan utzitako arrastoa ikusezin bihurtzen ditu” dio Perez Ibarrolak. “Abandonatutako fabrikek gure gizartean bizi izan ziren –eta bizi diren– antagonismo sozialen oroimena gordetzen dute. Agian horregatik dira hain deseroso, duten inpaktu negatiboa ez baita soilik bisuala”.
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]
541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.
Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.
Sustantzia horri kohl deritzo... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]
Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]
Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]
Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]
Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]