Bakterioak Napoleonen aurka

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Napoleonen armadarentzat Errusiako kanpaina gogorra izan zen. 1812an Moskura abiatu ziren 600.000 gizonetatik erdia besterik ez ziren itzuli etxera, eta gehienak hotzak eta goseak jota hil ziren. Pasteur Institutuak beste aldagai bat gehitu berri dio ekuazioari: bakterioak. Vilnako (Lituania) nekropoli batean 3.000 frantziar soldadu daude ehortzita, eta horietako hamahiruren hortzetan bakterioen DNA aurkitu dute.

Aztertutako arrastoen herenean aurkitu dituzte patogenoak, baina horrek ez du esan nahi soldaduen herena soilik gaixotasun infekziosoengatik hil zenik. Ikerlariak ez dira ausartzen lagin txiki horretatik datuak estrapolatzen eta, gainera, bakterioek ez zuten horrenbesteko eraginik izango, hotza eta goseak ahuldutako gorputzak topatu izan ez balituzte. 


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.