Jostailuak

  • Seme-alaben logela oso bat dut plastikozko jostailuz beterik eta ez dakit zer egin, kontatu dit lagun batek. Zenbat diru eta zenbat plastiko zabor pilaturik; hau guztia beharrezkoa al zen?, gaineratuz. Gabonetako gehiegikeriak ekartzen duen gogoeta. Jostailu-oparien aukeraketa ez da edozein erabaki, balore, identitate eraikuntza eta heziketarako gailu boteretsuak baitira –arrisku eta aukera, aldi berean–.

Zeinen garrantzitsuak diren irabazi-galdu jolas-lehiaketaren ondoan, norberaren irabaztearekin batera taldeak irabazten duela jolas-araua txertatzen duten jostailuak. Zenbat ikuspegi eraldatzeko balioko lukeen lehiakortasun indibidualaren kontrako arau honek, interdependentziarako eta elkarbizitzaren ulermenerako gako baita.

Taldekidetasuna lantzeko leku izateaz gain, genero-rol ikerketa askoren hizpide izan dira jostailuak, eta lotura zuzena egiten da generoaren eta profesio-rolen artean. Eraikuntzara eta arkitekturara bideraturikoak, rol maskulinoarekin lotu ohi dira (!), profesioaren gaineko aurreiritziei segida emanez. Edozein jostailu-dendak antzezten ditu genero rol kategoria hauek, XXI. mendean oraindik ere.

Arkitekto batek, sentsibilitate material eta estetikoaren heziketa espezifikoagatik, jostailuen aukeraketan begirada propio bat gaineratu dezake. Egurrez eta piezez osaturiko jostailuak izango ditu gogokoen, eta kolore primarioetatik aldendu edo kolore gama aberatsa eskaintzen duenetara joko du. Pieza geometrikoek zeregin abstraktua eskaintzen diote jostailuari: jolas-araua librea da eta haurrak zehaztuko du –lehiakortasun maila txikituz–, kolore gama zabalak genero atxikipena alboratzen du, irudimena bultzatzen du piezekin gauza asko egin daitezkeelako eta adin tarte zabalerako erakargarria da. Jostailu didaktikoen atalean aurkitzen dira.

Jostailu didaktikoa, baina, ez da iragarkietan agertuko, eta denok dakigu haurraren jostailu aukeraketan zenbateko indarra duen lagunek baloratu dezaketena izatea. Auzia ez da erraza kudeatzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-05-22 | Inma Errea Cleix
Zaintzaren erdigunean

Bati fardela aldatzea. Beste bati gorputza garbitu eta ximentzea. Jana atondu eta norbaiti jaten ematea. Norbaiten gorputza oheratu edo ohetik altxatzea. Goitikan ari dela inori eutsi eta hura garbitzea. Horiek guztiak dira zaintzeko lanak. Zerrenda askoz luzeagoa da, nahiz... [+]


2024-05-22 | Edu Zelaieta Anta
Kontzertu estelarrean (fikzio espekulatibo bat)

Aurtengo jazzaldiaren kontzertu estelarrean zaude, zuk gehien maite duzun pertsona (multzo) batekin. Pradales dagoeneko lehendakaria da eta, beraz, Osakidetzaren arazo larria onbideratzen ari dira. Espiritu autonomikoa nagusi da jendearen aldartean; hori dela medio, berdin egon... [+]


Mila esker, euskara

Mila esker, euskara, gure gaitzaren sintomak erakusteagatik. Izan ere, hemen arazorik ez dugula emanen luke, zuregatik ez balitz, menderakuntzarik ez dagoela, posible dela garrantzizko ezer gertatuko ez balitzaigu bezala bizitzea. Tira, nahiko genuke hori ameskeria fantasiosoa... [+]


Eguneraketa berriak daude