Amorruaren baliagarritasunaz

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Beti pentsatu izan dut ez dagoela haserretzea baino gauza alferrikakoagorik. Aste honetan, gainera, bi haserrealdi handi izan ditut, bi traizio txikiri lotuta, eta biak ere ahaztu nahian nabilen bitartean Maria Negroni-ren liburu bateko esaldia agertu zait, beti aurkitzen baitugu liburuetan bilatzen ari garen hori. Amorruak bizitzatik salbatzen nau. Azalpena ere ematen du liburutik kanpo bada ere. Idazle argentinarrak dio geure burua eraikitzen ari garen bitartean defentsa-estrategiak erabiltzen ditugula. Haurrek azkar ikasten dute min ematen duten gauzetatik defendatzen: ez ikusiarena egiten dute, ez dituzte entzun nahi edo krudelkeriaz jokatzen dute. Haserrea, babeserako tresna bat. Kontrakoa dirudien arren, sufritzera bultzatzen gaituzten gauzetatik babesten gaitu. Kolerak salbatzen gaitu bizitzaren minetik. Bakarka ari naiz irakurtzen, ile-apaindegiko berogailuan burua sartuta, zarata erabatekoan, esaldi horrekin topo egin dudanean. Isilik geratu naiz horretan pentsatzen lehorgailuaren txirrinak jo duen arte. Liburua ahaztuta utzi dut aldizkari meta baten gainean. Liliana Porter-en irudi bat du azalean: Her with it. Irudiarekin joan naiz etxerantz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude