1 + 1 = 1, Beherea + Garaia = Nafarroa


2025eko abenduaren 4an - 15:28
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nafarroa erraitean, Nafarroa Garaiaz pentsatzen!
Nafarroako ikastolak aipatzean, Nafarroa Beherekoak ahanzten!
Nafarroa oinez egitean, Nafarroa Garaian ibiltzen!
Nafarroako txapela janzteko, bertsoak Nafarroa Garaian botatzen!
Nafarroa Berriz Altxatzeko, garaitik altxatzen entseatzen!
Nafarroako zubietan euskararen alde elkartzeko,
Nafarroa Beherearekin sorioneku zubirik ez eraikitzen!
Nafarroarentzat euskararen ofizialtasuna eskatzean,
bakarrik Nafarroa Garaiarentzat eskatzen!
Nafarroako parlamentuaz hitz egitean,
Iruñekoaz eta ez Pauekoaz hitz egiten! ...


Garaia da Beherearekin elkartzeko!
Nafarroa Garaiaz pentsatzean, Nafarroa Garaia erraiteko!
Nafarroa erraitean, Nafarroa osoaz pentsatzeko!

Garaia da Nafarroa batzeko!
Maite zaituztegulako!


nafarroa bEHErea
Baxenabarreko Euskal Herrian Euskaraz

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude