Kirikiño, Kar-Kabia, XAT, Kukumixo, Txipristin, Txatxilipurdi, Goñi… Euskal Herriko aisialdia josten duten hainbat talde biltzen ditu Amarauna sareak. Elkarte eredu ezberdinak izan arren, euskararen, sormenaren eta parte-hartzearen baloreetan sinesteak batu ditu, besteak beste. Elkarren arteko hariak sendotzeko Amarauna Jaialdia antolatu dute otsailaren 21ean, Zarautzen.
Eginbeharrekoak amaitu ondorengo aktibitatea da jolasa askorentzat, “gauza garrantzitsuak” egin eta gerokoa, denbora-pasa. Batzuen ustez, ikasi eta gero datorren tartea baino ez da aisialdia, hezkuntzaren digestio-aparatuko apendizea. “Aisialdia hezkuntza dela ikusaraztea da Amaraunaren helburua”. Irati Seijo, Usua Martinez, Julen Portillo eta Oier Peñagarikano aisialdi taldeetako hezitzaileak dira, Lekeitioko Kar-Kabia, Zarauzko Txipristin eta Euskal Udalekuetako Goñiko Etxekoak, zehazki. Balioak beste modu batean transmititu daitezkeela uste dutelako elkartu dira Amaraunan, “eredu tradizionaletik urrunduz eta botere harreman ezberdinen bitartez”.
Amarauna proiektu independentea da gaur egun, baina hasieran, duela bost urte, Bizkaiko Urtxintxa eskolaren baitan sortu zen, begirale ikastaroak egiten zituztenek praktiketarako aukera izan zezaten. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako aisialdi taldeak daude saretuta, nahiz eta Euskal Herriko zazpi lurraldeak hartzen dituzten kontuan. “Iparraldeko UdaLeku elkartearekin harreman zuzena daukagu, eta Nafarroako talde batzuekin ere hitz egin dugu. Hala ere, haiek bizi duten errealitatea eta dituzten beharrizanak gureengandik oso ezberdinak dira”.
Euskara, parte-hartzea, hezkidetza... gisako balioak talde bakoitzak bere modura lantzeko askatasuna dauka. Kar-kabian, adibidez, tokiko ezagutza urteroko udaleku ibiltarian lantzen dute. “Euskal Herrian barna ibiltzen gara urtero. Goizez oinez egin, eta arratsaldez herrietako eragile eta elkarteekin batzen gara”. Zarautzetik igaro zirenean, Putzuzulo gaztetxeko jendearekin tailerrak egin zituztela azaldu du Irati Seijok, eta lotarako lekua ere bertan eskaini zietela. Gaztetxeetan ez bada, zelaietan, frontoietan edo aisialdi taldeen lokaletan pasatzen dituzte gauak, baina beti herritarrek kudeatutako txokoetan. “Herriak barrutik ezagutu ditugu, eta horrek egiten ditu berezi udalekuak”.
Udaleku, egun pasa eta ekintzetan ezer gutxi uzten da inprobisazioaren esku, jolas bakoitzak aurre-prestaketa bat eta landu beharreko gaiak baitauzka atzeko patrikan gordeta. Eguraldiak ere ezin du hori baldintzatu. Goñiko udalekuetan, eguraldi onarekin eta txarrarekin egin daitezkeen jolasak prestatzen dituzte badaezpada, eguzkitan nahiz aterpean balio berdinak transmitituko dituztenak.
Gazte bati aisialdi taldeak zer eskaintzen dion galdetu eta “autonomia”, “baliabideak” eta “autoestimua” hitzak aipatu dituzte, eta bada esaldi bat sarri errepikatu dutena: “Denok gara bat”. Koadriletan sailkatutako herrietan, harreman berrien oasiak izan daitezke aisialdi taldeak, elkar ezagutu arren inoiz traturik izan gabeko pertsonen lagun egiteko aukera ematen baitute. “Herrian edozein arrazoirengatik ‘markatuta’ dauden gazteek lagun berriak egiten dituzte. Talde baten parte sentitzen gara”, azaldu du Seijok.
Baina heziketa mota hau ez da “nik badakit eta zuk ez” metodoan sartzen, aisialdia hezitzaileentzako hezigune ere badelako. Jolasteko zirrara, keinu txikiek sortutako oilo ipurdia, udaleku amaierako negarrak... berdinak dira gazte nahiz helduentzat. Goñiko taldeko sukaldariak 70 urte ditu, eta begirale gazteenak berriz, 17; adin tarte handiak dakarren aniztasunaz gain, botere harremana parekatua dela ikusten dute haurrek, eta hori da aberasgarriena, Oier Peñagarikanoren ustez. Hezitzaileen artean sortzen den harremana oso berezia da, hain berezia, non udalekuak amaitu ostean ere hainbat egun igarotzen baitituzte elkarrekin Euskal Udalekuetakoek, “mundu utopiko” hori luzatu nahian. “Azkenean, norentzat antolatzen dugu hau guztia benetan? Umeek asko ateratzen dute hemendik, baina guk agian gehiago!”, diote Amaraunakoek.
Otsailaren 21ean jolasarentzat kalea berreskuratu nahi du Amaraunak. Jolastuz hezi daitekeela ikusarazi nahi dute, eta horren bidez kalea biziberritu, bertan dauden herritar guztiekin batera. Irrien Lagunak, Bertso Showa, ipuin kontalariak, puzgarriak... Egitarau betea prestatu dute gerturatzen diren haur, guraso eta hezitzaileentzat. Proiektua ezagutarazteko balioko du Zarauzko jaialdiak, Amaraunak saretze lanaz gain beste hainbat zerbitzu eskaintzen baititu, begirale eta zuzendari ikastaroak esaterako. Aterpeak.info webgunea ere sortu zuten, Euskal Herriko aterpetxe, kanpaldigune eta zelaien berri ematen duena, bisitariek sartzen duten informazioari esker.
Jaialdirako gonbita luzatua dago eta Amaraunakoek jo dituzte etxeetako txirrinak... “Ba al zatoz kalera jolastera?”.
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]