Nongoak dira belardendako belarrak?

  • Aiora Urbieta zestoarra dago Amalda biobotanika proiektuaren atzean. Naturopatia ikasketak egin zituen bere garaian, baina sendabelarren bueltan lanean betidanik aritu izan da. “Ikastaroak ematen eta kosmetika naturalean, ukenduak eta horrelakoak egiten, beti ibili izan naiz”, gogoratu du. Jardun horretan ari zela, baina, ohartu zen hurbilean ez zegoela eredu ekologikoan eta merkaturatzeko asmoz lantzen diren sendabelarren ekoizpenik, eta hutsune hori betetzeko asmoz hasi zen Amalda proiektua diseinatzen. Momentuz, eta lurra eskuratzeko zailtasunak tarteko, hainbat sendabelarrekin probak egiten ari da alokatutako lursail batean, eta barazki ekologikoen ekoizpenarekin uztartzen du jardun hori. Urkome saria eman zioten iaz egitasmoagatik.


2022ko azaroaren 10ean - 09:44
Argazkia: Urola Kostako Hitza.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Frantzian barna bizi izan da lehenagotik Urbieta, eta sendabelarren hainbat ekoizpen ekologiko bisitatzeko aukera izan zuen han. “Ikasitakotik ideiak hartzen joan ginen, eta duela urte pare bat hona itzuli ginenean hasi ginen horiei forma ematen”, azaldu du. Egitasmoa martxan jartzeko lur bila hasi zirenetik, baina, betiko arazoarekin egin dute behin eta berriz topo. “Lurra eskuratzeko sekulako zailtasunak ditugu, inguru hauetako abeltzain gehienak diru-laguntzetatik bizi baitira, eta laguntza horiek jasotzeko ezin dute lurrik saldu…”, dio. Horregatik, momentuz, ekoizpen serio bat martxan jartzeko adinako aukerarik ez du, baina alokatutako lursail txiki batean ari da lanean.

Gune horretan bertako betiko sendabelar eta landare usaintsuekin eta kanpotik ekarri baina gurera ongi egokitutakoekin ari da probak egiten Urbieta: berbena, iperikoa, milorria, salbia, kalendula, melisa… “Askotan, belardendan urrutiko gauzak eskatzen ditugu, baina normalean, kasu puntualetan izan ezik, bertan denerako soluzioak ematen dituzten landareak ditugu”, azaldu du.

Pedagogia egiteko beharra

Sendabelarrei balioa ematea eta azken urteetan galdu diren jakintzak berreskuratzea ere bada egitasmoaren hanketako bat: “Ekologikoa eta terapia naturala modan daude, baina askotan jendea jakin gabe ateratzen da inguruko sendabelarrak biltzera, eta gaizki mozten dira maiz”, esan du Urbietak. Esaterako, honezkero kamamila oso toki gutxitan ateratzen omen da Gipuzkoan, beste zenbait faktoreren artean, gaizki biltzeagatik. Horregatik, sendabelarren eta landare usaintsuen salmentaz gain, etorkizunean ekoizpenera bisitak antolatzea ere bada zestoarraren asmoa, interesa duen jendeari landare horien inguruan irakasteko eta bilketa ongi egiteko oinarriak eman ahal izateko. “Bestela, ero moduan egiten dugu dena gaur egun…”, gehitu du.

Proiektu osoa definituta eta antolatuta duen honetan, azken jauzia emateko beharrezko duen lursaila eskuratzea da orain falta zaiona. Espero dezagun berandu baino lehenago izanen dugula hemengo belardendetan hurbileko sendabelar ekologikoak eskuratzeko aukera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-05-26 | Garazi Zabaleta
Belardi
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”

2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]


2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Ezpelzaintza 2050
Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan

Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]


2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Ortulaguntza
Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan

Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]


2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko

Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]


2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Oihanartia
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin

Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


2025-03-17 | Garazi Zabaleta
Giberri gazta
“Gaztetatik ditugu ahuntzak, honetatik bizitzeko apustua egin nahi dugu orain”

Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


Eguneraketa berriak daude