Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

  • Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa jasan dutenei babesa erakusteko dinamika abiatu dute eta 'Sinisten zütüegü' lelopean eginen dute elkartasun gaualdia ostegun honetan Ozazen (Zuberoa).

Erasotuei babesa erakusteko talde zabala osatu da Xiberoko Feministak taldearen inguruan. Argazkian, talde horren kolaketa ekintza bat. Xiberoko Feministak

2025eko ekainaren 26an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mauleko Chaumes gasnategiko langile eta CGT sindikatuko ordezkari batek 2016 eta 2023 urteen artean buruturiko sexu eraso eta jazarpenen harira salaketa jarri dute lau emakumek. Auzia iraganen da uztailaren 3an, eta azken egun hauetan jakin denez, bosgarren salaketa bat gehitu zaie. Barne mailako ikerketa bideratu eta Chaumes gasnategitik kanporatu zuten gizona, eta laster Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lortu zuen lana. Bertan lan egindako batena da bosgarren salaketa.

Hautsak harrotu ditu auziak, baina batez ere sexu erasoen testuinguruan gertatu ohi den dinamika begi-bistan utzi du: salaketa jarri duten emakumeak baztertuak eta mespretxatuak izan dira eta sexu erasoez akusaturiko gizonak, berriz, inguruaren babesa errezibitu du. "Biktimak mintzatzera ausartu direlarik, sostengu handiena tipoaren aldekoa izan da. Zuberotarra baita. Fama ona baitu. Emazte gazteak, berriz, baztertuak, geroz eta haboro. Haboroxeek lana utzi behar izan dute. Prekaritate tzar batean sartzeko, gainera", dio Xiberoko Feministak taldeak. Gaur egungo errealitateari begiratu eta kolektiboak argi du: "Bortizkeria onargarriagoa da salaketa baino. Mekanika sozialak ordena atxikitzen du isiltasuna inposatuz. Erasotzailea lasaiki jazartzen ahal zaio biktimari, baitaki eskandaluaren lotsak denak isilaraziko gaituela".

Egoeraren larritasuna ikusirik, kolektiboki zabalduriko irakurketa politikoa eta sustengua egituratu nahi izan dituzte. Lehen hitzordu publikoa ukanen dute ostegun gau honetan Ozazen (Zuberoa). 'Sinisten zütüegü' lelopean, kantua, musika, antzerkia zein bertsoa nagusi izanen dituen gaualdia antolatu dute. Hastapen batean gaualdi ttipia izan behar zuena, azkenean, handi bilakatu zaie, artista andanak bertaratu nahi izan duelako.

Antolaketan dabilen Joanes Etxebarriarekin hitz egin du ARGIAk. Borroka feministan dabiltzan emakumeei lehen lerroa uzteko gisan, itzaleko lanean aritu arren, tarte bat eskaini digu, batetik, elkarrizketa eskaera beraiei luzaturik ez duelako erantzunik jaso, eta finean, "guztia bakar batzuen bizkar gainean" ez gelditzeko. Horrez gain, erasoa jasan dutenen inguruan osaturiko babes zabalaz hitz egiteko ere balio digu, hain justu, mugimendu feministaz gain, inguruko jende militantea ere juntatu zaielako. Salaketa jarri duten emakumeei babesa erakusteaz gain, mezu argia luzatu nahi dute: "Neskei babesa erakustea dugu lehentasun, baina horrez gain, sexu erasoen harira hitza hartuko duen oro sinetsiko dugula argi utzi nahi dugu; inguruan sostengu bloke bat izango duela argi utzi nahi dugu", Etxebarriaren erranetan. 

Ipar Euskal Herri mailako Sutan kolektibo transfeministak eta Itaia antolakunde sozialistak ere beraien sostengua adierazi diete erasoa jasan dutenei.

Martxoak 8aren biharamunak

Martxoaren 8aren kari afixak jarri zituen ezker eskuin Zuberoko sare feministak, eta guztiak ziren berehala kenduak edota urratuak izan, baita mezu faxistez estaliak ere. Karrikan zein sare sozialetan izandako "tentsio handia" ikusita, borroka feministak daukan babes zabalagoa argira ekarri nahian dabil sarea. 

Zuberoan, eta oro har baserri munduan, lurraldearen araberako borroka feminista dago: giro urbanoari alderaturik, dinamika eta tamaina apalagoan egituratutakoa. Hala ere, azken urteetan loratuz dabiltza ekimen feministak eta horri begira, berriz, erasoak. Martxoaren 8aren biharamuna dugu horren adibide.

Testuinguru horretan dute "ezinbestekotzat" jo sexu erasoak salatu dituzten emakumeekilako babesa. Ondokoa diote antolatzaileek: "Zenbat gara, isil-isilean, jazarpenak jasan ditugunak? Lanean edo etxean pairatzen diren bortizkeriak ez dira aise aipatzen. Baserrian bizi izanez, denek elkar ezagututa, orain gogorrago da mintzatzea. Erasotzailea denetarik hurbil da: lagun baten etxekoa, kusi baten lagun ona, auzo bati lotua... halako leialtasun sentimendu baten isilarazten gaitu".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


92 urteko gizon bati kartzela zigorra ezarri diote, zaintzaileari sexu erasoak egiteagatik

Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]


20 urteko gazte bat atxilotu dute Beasainen, sexu erasoa egitea leporatuta

Erasoa Loinatz jaietako azken egunean gertatu zen. Goierriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu zuen gertakaria salatzeko.


Adin txikiko bat taldean bortxatzea leporatuta hiru gizon ikertzen ari dira Arabar Errioxan

Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.


Mario Lópezi ezarritako 13 urteko kartzela zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]


Baionako gizon bat epaitzen ari da Paueko Auzitegia, zortzi adin txikiko bortxatzea leporatuta

Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]


2025-05-21 | Onintza Enbeita
Arlette Apraiz. Militante feminista
“Beste Gernika bat da hau, herriak hasieratik sinistu zion sexu abusuen biktimari”

2023ko abenduan notizietara salto egin zuen Gernika-Lumok: bertako saskibaloi entrenatzailearen kontrako salaketa bat zegoen sexu eraso jarraituak egitearren. Sare Feministaren izenean, zurrunbilo mediatikoan murgildu zen Apraiz.


Gizon bati hamasei urteko kartzela zigorra ezarri diote alaba bortxatzeagatik eta tratu txarrak egiteagatik

Gipuzkoako auzitegi baten arabera 2016 eta 2018 urteen artean bost aldiz bortxatu eta beste hainbat sexu eraso zein tratu txar egin zizkion, neskak 12-14 urte zituenean. Gizonari hamasei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eta kalte ordainetan 50.107 euro ordaindu beharra... [+]


Sexu erasoak egiteagatik zigortu dute Gerard Depardieu aktorea, baina ez da kartzelara joan beharko

Hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaitegiak, baina ez du zigorra bete beharko. Azken hamarkadan, dozenatik gora emakumek salatu dute aktore frantziarraren sexu erasoen biktima izan direla. 2021ean Les volets verts filmaren grabaketan eraso ziela salatu zuten bi... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Iratxe Sorzabal absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, “tratu gizagabeak” pairatu izana aitortuta

Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


2025-04-11 | ARGIA
Uztaritze, Domintxaine eta Angeluko hiru ikastetxetan izandako hamahiru eraso salatu dituzte

Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]


Eguneraketa berriak daude