2017tik egon zitekeen Filmin euskaraz, Jaurlaritzak lagundu izan balu


2020ko otsailaren 21a

Otsailaren 17an zabaldu zen berria: Filminek euskarazko kanala zabaldu du. Albiste ona, bere horretan. Baina ez ote da apur bat berandu heldu? Kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzak izan zuela orain dela hiru urte honetarako aukera, baina ez zuela nahi izan. Gorka Bereziartuarekin aritu gara euskarazko ikus-entzunzkoen sustapenaren inguruan.