2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak


2025eko martxoaren 10

Garoa atzeraka eboluzionatzen ari dela irakurri dugu, eta beste behin, filosofatzeko atea ireki digu horrek. Harvard Unibertsitateko ikerketa batek ekarri du albistea, 360 milioi urte dituen espezieak eboluzioaren inguruko ideiak auzitan jarri dituelako. Eboluzioa konplexutasunerako bidea dela pentsatu izan da orain arte, baina garoak kontrako norabidea hartu du, sinpletzera joaz.

Intsusari buruz hitz egin beharra ere badago urte sasoi honetan, negu amaiera eta udaberri hasieran hasten baita zuhaixka hau esnatzen eta hostoa botatzen. Intsusari buruz asko esan daiteke, artikuluak eskaini izan dizkiogu baina podcast honetan ere merezi du lekua. Intsusaren adaxkarekin egiten den erremedio ezaguna landu dugu, erre botika deitzen zaion ukendua eta ukendu honen aldaera bitxi bat ere bai: erre trapuak. Azaleko erredura, azkura, erresumin, zauri, gaiztotu eta hantura oro tratatzeko ukendu bikaina dugu honako hau eta intsusaren bigarren azala erabiliz egiten da. Honako hau da ukendua egiteko urteko sasoi egoki bakarra eta horregatik azaldu dugu luze-zabal nola prestatu behar den.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...