2x08: Sendabelarren inguruko albiste sentsazionalista eta mendaroa


2025eko otsailaren 10

El Correok argitaratutako albiste sentsazionalista samar bat aletu dugu gaurko saioan. Izan ere, sendabelarren inguruan dibulgazio okerra egitea oso ohikoa da, zoritxarrez. Aloe vera, tearen zuhaitza eta bestelako landare on askori buruzkoa da aipatu artikulua; eta egia da, askotan ez direla hain onak sendabelar hauek, edo ez behintzat edonorentzat.

Albisteak oinarrian Rosa Porcel idazle eta zientzialariaren liburu bat dauka: Plantas que nos ayudan “ (Destino editoriala). Belladona, azenarioa, izar erako anisa, hiperikoa eta makilgoxoa ere aipatzen dizkigu kazetariak, baina zertarako eta euren toxizitatea, arriskua eta hilgarritasuna azpimarratzeko. Eta honek dibulgazio okerraz hitz egiteko aitzakia eman digu. 

Gaurko sendabelarra mendaroa izango da, oregano ezezagun bat . Gomendio batzuk landuko ditugu, mendaroarekin hainbat aplikazio dauzkagulako; oleatoa, olio medizinala eta ukendua.


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.