Legalizazioaren aldeko manifestazioa

Milaka lagun bildu ziren larunbatean Bilbon, Bakerantz, legalizazioa lelopean egin zen manifestazioan. Kontxita Beitia andereño historikoak eta Cesar Arrondo argentinar diasporako kideak irakurri zuten manifestazio amaierako mezua. Itxaropenaren beharra azpimarratu zuten bi hizkuntzatan, batetik, "ETAren su-etena betirako" izateko, baita "Euskal Herrian sekula ezagutu ez dugun demokrazia lortzeko" ere. "Iragan otsailaren 7ko Euskaldunako Adierazpenaren ondoren, ez dugu ezetzik onartuko", esan zuten. "Bereziki ez ditugu ontzat ematen 'berrageialdiak', interes partikularren arabera eraikitako oharpen antijuridikoak".

Erlazionatutako bideoak
argazki-galeria gehiago