Itapua eskualdean dago 13 de Mayo gunea, Paraguain. Azken sei urteetan hamazazpi aldiz bota dituzte han bizi diren 40 familiak, eta hamazazpi aldiz bueltatu dira bertara, hutsetik hastera. Garai batean, Alfredo Stroessner diktadoreak bere medikuari eman zion zortzi hektarea horien jabegoa eta orain medikuaren ondorengoek soja landatzeko erabiltzen dituzte.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.