14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

  • Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

     

Hamar urte bete ditu Errigorak. // Argazkia: Errigora

2023ko azaroaren 15ean - 10:42
Azken eguneraketa: 11:52
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

14.000 saski baino gehiagoko eskaera izan dute aurten Errigoran, eta guztira 185.000 euro bildu dituzte Nafarroko euskalgintzara bideratzeko. Hamarkada bat bete du ekimenak, eta jakinarazi dutenez bi milioi eurokoa izan da guztira diru ekarpena.

Antolatzaileen hitzetan, “bete-betea” izan da aurtengo “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka”. Eskuratu duten dirua ondorengoak bultzatzeko erabiliko dute: Ager eremuko AEK; Tutera, Lodosa eta Vianako ikastolak eta eskoletako D ereduko lerroak, eta Agerraldia ekimena.

Urteurrena ospatzeko argazki erraldoi bat osatuko nahi dute Erriberako euskaltzale, auzolangile, ekoizle eta herritarrek. Bertan parte hartzeko, argazkia igotzeko aukera dago Errigoraren webgunean.


Errigora kanalean gehiago
2026ko martxoaren 22
3. eguna | KRONIKA
Eskutik eskura herria eginez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...