Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

  • Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira eskaerak.


2025eko martxoaren 11n - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Beste modura, denona da onura" aldarripean abiatu du gaur Errigorak udaberriko kanpaina. Nafarroa erdialdean eta hegoaldean ekoitzitako oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta ardo loteak euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskuratzeko aukera izango da astelehenetik aurrera eta martxoaren 26ra arte. Eskaerak japirila amaiera eta maiatza hasiera bitartean jasoko dituzte erosleek.

"Elikadura burujabetza" da sustatu nahi dutena. Izan ere, "elikagaiak hemen ekoiztuak izateaz gain, elikagaien ziklo guztiaren gaineko (ekoizpena, banaketa eta kontsumoa) erabakimena ere herriaren eskuetara egotea" da helburu. Horretarako, komunitatearen beharra azpimarratu dute. Azaldu bezala, horrela, "eskematik kanpo uzten ditugu bata zein bestearen miseria elikatzen duten enpresa erraldoien interesak".

Eskaerak errigora.eus webgunean, telefonoz 848 87 12 23 zenbakian Hego Euskal Herritik eta +33 532 09 35 zenbakian Ipar Euskal Herritik deituz gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
Eguneraketa berriak daude