Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

  •  Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.

Errigora ekimena aurrera eramateko ehunka bolondresek hartzen du parte Nafarroan bertan eta Euskal Herri osoan.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 22an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskarari Puzka kanpaina hamaikagarrenez gauzatu du Errigorak urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean, ‘Agerreko uzta euskarari puzka!’ lelopean. Kanpainak azpimarra berezia jarri nahi izan du kanpainaren jatorrizko ideian, hau da, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari bidali beharreko elkartasunean. Horrela, Euskal Herriko metropolian abiatu zuten kanpaina, Bilbon, bertako euskaltzaleen babesa erakutsiz eta hango eta hemengo euskaltzaleei auzolan erraldoiera batzeko dei eginez.

Errigoraren sarea lan eta lan ibili da azken hilean, eta batez ere kanpaina egunetan. Horren adierazle dira azaroaren 9an Ablitasen bildu ziren 200 lagunen artean osatutako 4.000 saski berdeak, edota ekoizleek auzolanean sortutako guztiak.

“Kanpaina bukatu zenetik eskaera guztiak jasotzeko tartea izan dugu Errigorako kideok. Emaitzei begira, esan dezakegu Errigoraren kanpaina onenetakoa izan dela aurtengoa: 16.000 saskiren bidez 230.000 eurotik gora bideratuko da Ager zonaldeko euskalgintzara (AEK, Ikastolak, Sortzen eta Agerraldia). Kopuru hau inoiz saskien bidez lortu den handiena da, beraz, badugu zer ospatu”, dio Errigorak ohar bidez.

Ezin hobeak diren emaitza horien atzean “komunitate oso baten ahalmen eta ahalegina dagoela” argi gelditu dela azpimarratu du Errigorak. “Errigoraren komunitatea osatzen duten bolondres, ekoizle eta kontsumitzaileek jarritako indarrari esker lortu dugu aurtengo kanpainaren arrakasta. Auzolanari esker soilik da hau posible!”.


Errigora kanalean gehiago
2026ko martxoaren 22
3. eguna | KRONIKA
Eskutik eskura herria eginez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...