Goranzko joera mantenduta, 256.500 euro bideratuko ditu Errigorak aurten Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzara

  • Aurreko ostegunean bukatu zen Errigoraren Euskarari Puzka kanpainaren hamabigarren edizioa. 20 egun inguru iraun zituen kanpainan, Euskal Herri mailako auzolan nazionala antolatu zuen Errigorak beste urte batez Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzak beharrezkoa duen babes ekonomikoa biltzeko. “Ezinbestekoak euskararentzat Agerrean” lemapean, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzako eragileen lanari aitortza egin nahi izan dio, hau da, AEK, Sotzen, Ikastolak eta Agerraldiak eragileei. Ostegun arratsaldean jakinarazi dutenez, 256.500 euro bideratuko dituzte eragileongana.

Dozenaka pertsona auzolanean saskiak egiten.

2025eko azaroaren 20an - 17:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Hango eta hemengo eskariak ongi bildu eta zenbakiak txukundu ostean, esan dezakegu, aurtengoa ere oso kanpaina emankorra izan dela. Izan ere, 16.400 saski eskatu dira guztira. Horitako bakoitzaren balioaren laurdena ekarpen ekonomikoa dela kontuan hartuz, 256.500 euro bideratuko dira aurtengoan Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintza laguntzera, iaz baino 18.000 euro gehiago", jakinarazi dute.

Errigoraren kanpainarik arrakastatsuenetariko bat izan dela nabarmendu nahi izan dute, eta gainera, urtetik urtera emaitza hobeak uzten dituela. "Elkartasun kanpaina bat hainbeste urtez bizirik mantentzeak lan handia eskatzen du; eta hortaz, aipamen berezia egin nahiko genioke urtez urte bere lekutik tinko lanean jarraitzen duen Errigorako kide orori. Kanpaina honen bihotza auzolana da. Iragan ditugun egunetan horrek itzulpen nabaria izan du: Ablitaseko auzolan erraldoia, herriz herriko ekimenak, San Fermin ikastolako auzolana, ekoizleen arteko auzolana, banaketan laguntzeko bildu diren bolondresak...", adierazi dute prentsara igorritako oharrean.

Saskien banaketa hurrengo egun eta astean egingo dute, eta gogorarazi dute emailez jakinaraziko zaie eskatzaileei non eta nola bildu behar dituzten saskiak.


Errigora kanalean gehiago
2026ko martxoaren 22
3. eguna | KRONIKA
Eskutik eskura herria eginez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...