Errigora, hamar urte euskarari puzka

  • 50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023ko urriaren 24an - 07:50

10. urteurrena ospatzeko saski berezia eta bakarra prestatu du Errigorak. “Garenak, izan garenak eta izan nahi dugun guztiak batu nahi ditugu, hamarkada baten ostean, fase berri bati elkarrekin eta indarberrituta ekiteko”, adierazi du Errigorak. Eta, asmo hori betetzeko, propio moldatu dugu aurtengo saski-eskaintza. Aurtengo kanpainan saski “originala, biribila eta biderkatzailea” prestatu dute. Hastapenetan bezala, 50 euroko saski bakarra, “inoiz baino gehiago banatzeko”. Gainera, Errigoraren komunitatearen argazki erraldoia atera nahi dute kanpaina honetan.

Saskiak 23 ekoizleren ohiko 9 produktu ekologiko eta konbentzionalak nahasian ditu eta eskaerak webgunean egin daitezke gaurtik azaroaren 9ra bitartean. Hala ere, Internet bidez eskaera egin nahi edo ahal ez duenak beste bide bat izango du saskia eskatzeko: kanpainako esku-orriak dakarren inprimakia betez ere egin daiteke.

10 urte bete-bete

Urriko egun batean, 2013an Iruñeko Nabarreria plazako Zabaldi Elkartasun Etxean jaio zen Errigora. "Nafarroa hegoaldekoak propio diren produktuak Euskal Herrian zehar zabaltzeko" eta "zonaldeko euskalgintzari ekarpena egiteko" xedea zuen egitasmoa aurkeztu zuten eta hilabetean, asmoak egitate bihurtu zituzten, eta gaurdaino asmoak bete dituzte. 

Bertako produktuak eta bertako hizkuntza uztartzeko proiektua da Errigora. 130.000tik gora saski bete dituzte eta aldi berean, euskalgintzaren zakua ere oparo bete dute saskiek emandako mozkinekin, 1.800.000 euro, alegia. Urtero  boluntario, ekoizle, kontsumitzaile eta bidelagunak batzen dira Errigoraren komunitatera. Udazkenetako Euskarari puzka kanpaina da sentsibilitate eta komunitateko kide guztiak bereziki batzen ditu, "ekoizleengandik hasi eta euskalgintzako bidelagunenganaino".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Eguneraketa berriak daude