Errigora identifikatzailea sortu dute lau baliotan oinarrituta

  • Euskara, elikadura burujabetza eta auzolana bultzatzea dira Errigoraren helburu garrantzitsuenak. Bost ekoizlerekin hasi ziren 2013an, baina gaur egun dagoeneko 23 dira, eta beraz, urrats bat gehiago eman beharra sentitu dute: Errigora identifikatzailea.

Argazkia: Errigora Argazkia: Errigora

2023ko martxoaren 3an - 13:23
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Identifikatzailea lau alorretan oinarrituko da: bertakotasuna, euskara, auzolana eta familiekiko harremana, eta horiekin Errigorak ekoizle taldean kohesioa indartu nahi du batetik, eta bestetik, kontsumitzaileen eskuetara iristen diren produktuen arteko koherentzian sakondu. Idenfifikatzailea joan den asteazkenean aurkeztu zuten publikoki Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Honako ezaugarriak nabarmentzen dituzte zigiluaren lau balio nagusietan. Bertakotasuna: segurtatzen du produktuaren ekoizpenean erabilitako osagaiak Nafarroako Ager eremukoak direla, hau da, Iruñetik hegoalderakoak. Gatza eta azukrea bakarrik salbuesten dituzte. Euskara: segurtatzen du produktua ekoiztu den ekoiztetxean euskara normalizatzeko plana garatzen ari direla. Auzo lana: adierazten du produktua ekoiztu duen ekoizlea Errigorak antolatzen dituen auzolanetako partaide dela. Nekazariarekiko harremana: honen bidez, nekazariarekiko harremana bidezkoa izan dela zehazten da. Harreman hauetan gertuko eta elkarlaneko logikak nagusitzen direla, hau da, ez da bitartekaritzarik izaten eta salerosten diren lehengaien kopuruak eta prezioak adostuak dira.

Ebaluazio dinamika batek segurtatuko du identifikatzaileak egoki funtzionatzen duela. Lehenik, ekoizleek lau balioetan oinarritutako eta 43 galderaz osatutako autoebaluazioa egingo dute. Autoebaluazio sistema hori Ebaluazio Mahaiak sortu eta gainbegiratuko du.

Boluntarioz osatutako mahai hori urtez urte berrituko da eta lehenengoa honako kideek osatuko dute: Edorta Lezaun Etxalar, Lezaun Upategi ekologikoko kidea eta CPAEN-NNPEK lehendakari ohia. Jose Ignacio Ayensa, El Escolar Kontserbak-eko kidea. Kiko Fernandez, nekazari ekologikoa, eta Bardea Olioa-ko kidea eta Hazialdeko-ko lehendakaria. Angel Iturri Ilardia, Iturri Kontserbak-eko kidea. Julio Nabarro, Ebron Kontserbak-eko kidea. Eta Mikel Mutilva eta Xanti Kiroga, Errigoraren ekoizpen arduradunak.

Euskalerria Irratiak egindako elkarrizketa honetan xehetasun gehiago ematen ditu Errigorako kide Xanti Kirogak.

 

 

 

Argazkia: Errigora

 

 

 

 


Laborantza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

2026ko urtarrilaren 28
Osasun-protokoloak laborantzan
Handientzat merkatua, ttipientzat trauma...

2026ko urtarrilaren 26
EB-Mercosur hitzarmenari
Gipuzkoako baserritarrok ere ezetz esaten diogu

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.