Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211 haur barnebilduko ditu proiektuak, eta hazten ari da eskaera.
Errigora proiektutik jaio zen Agerraldiak bultzatzen du egitasmoa: “Herriz herri, sarri esaten digutena da orain errazago dutela euskara ikasteko, baina maiz ez dutela aukerarik erabiltzeko, eta horri tiraka jaio zen ekimena”, kontatu dio ARGIAri Haizea Lizarbe Agerraldiako kideak. Beraiek ez dituzte ludotekak nahieran zabaltzen, herritarren inplikazioa funtsezkoa da: “Guk azaltzen diegu asmoa eta beraiei eskatzen diegu familiak elkartu daitezela eta eurek lortu dezatela ludotekarako gela bat, udalarekin hitz eginda adibidez; guk begiralea jartzen dugu, eta modua egiten dugu ez dadin garesti atera, Errigoratik jasotako diruarekin laguntzen dugulako ordaintzen”. Azken finean, herri bakoitza ahalik eta autonomoen izatea da helburua, “gu desagertuta ere proiektuak iraun dezan”.
Ikasturte hasiera honetan, 211 haurrek eman dute izena dagoeneko (160 familiak), Berbintzana proiektuan sartu berri da (beraz haur gehiago izango dira denera) eta beste sei herri zalantzan daude. Berbintzanarekin batera, Larraga da aurten lehen aldiz ekimenarekin bat egin duten herriak. Gainerako herriak honakoak dira: Abartzuza, Allo, Andosilla, Antzin, Azkoien, Garinoain, Castejon, Mendigorria, Oteiza, Puiu, Sartaguda, Sesma, Tafalla, Viana eta Zarrakaztelu.
Zonaldeka topaketak egiten dituzte, inguruko herrietako haurrek elkar ezagutu eta harremanak euskaraz egin ditzaten; "euskara baldin badute hizkuntza ohitura, etorkizunean ere hala mantenduko dute"
Haurrek aisialdia euskaraz egin ahal izatea oso garrantzitsua dela nabarmendu du Lizarbek. Gainera, zonaldeka topaketak egiten dituzte, inguruko herrietako haurrek elkar ezagutu eta harremanak euskaraz egin ditzaten; “euskara baldin badute hizkuntza ohitura, etorkizunean ere aisialdian elkartzen direnean hala mantenduko dute beren artean”.
D ereduko haurrak bakarrik ez, A eredukoak ere ongi etorriak dira ludotekan, euskaraz treba daitezen eta euskarazko jardunetan parte hartu dezaketela ikus dezaten, nahiz eta hitz eginez menperatu ez, ulertu ulertzen dutelako euskaraz.
Berrikuntza bat ere badute aurten: haurrak jolastekan dauden bitartean, nahi duten gurasoentzako euskarazko ikastaroa emango du AEK-k. Ez da ahaztu behar sarri gurasoak ez direla euskaldunak baina seme-alabak euskaraz heztea erabaki dutela.
Euskararen presentzia ahulagoa den herriotan euskarari lekua eta etorkizuna egitea ez da gutxi. Azken finean, herritar batzuek euskaraz ez jakiteaz gain euskararen kontrako mezuak ere badituzte. “Gu saiatzen gara horri irribarre batekin aurre egiten: herriei laguntzen diegu euskararen alde mugitzen, positiboan”, borobildu du Haizea Lizarbek.
'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.
"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.
Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.
Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.