argia.eus
INPRIMATU
Zumaian lehen murala margotu zuen Kalea Guztiona Da ekimenak

Zumaian lehen murala margotu zuen Kalea Guztiona Da ekimenak. EAJren udal gobernuak handik gutxira ezabatu zuen, gainetik pintura marroiarekin margotuz. Alkatetzak kalearen erabileraz ezarritako debekuen ondorio izan zen, espazio publikoan edozein kartel, mural, pankarta... jartzeko alkatearen baimena behar zen. Horren aurrean herritarrak eta herri mugimenduak antolatu, eta hiru urtetan 98 mural egin zituzten horma berean protesta gisa. Udalak ezabatzen zuen bakoitzean, mural berri bat margotzen zuten. Hala, kritika, umorea eta artea uztartuta, alkateak ezarri nahi zuen zentsurari arrapostua eman zioten. 2019ko hauteskundeen ostean udal gobernua aldatuta, bertan behera geratu zen agindu hori.

Iturria: Kalea Guztiona Da, Hitza eta erabakia herritarrei itzultzeko aukera (Zumaia guka, 2019ko ekainak 11).