Lizarrako Estatutua onartu zuten Hego Euskal Herriko udalek egindako batzarrean, aldeko 427 botorekin

Duela
95
urte
Lizarrako Estatutuaren alde egin zuten Hego Euskal Herriko udal gehienek.

1931ko ekainaren 14an,

Lizarrako Estatutua onartu zuten Hego Euskal Herriko udalek egindako batzarrean, aldeko 427 botorekin. Zirriborroa Eusko Ikaskuntzak egin zuen, eta batzarrean abertzaleek eta karlistek gehiengoa osatzen zuten. Besteren artean, gaztelaniari bezala, euskarari ofizialtasuna onartzen zion bere aplikazio eremuan.

Espainiako Bigarren Errepublika garaia zen eta laizismoaren aurkakoa zela argudiatuta, atzera bota zuten. Udalerririk populatuenak ez zeuden bertan, baizik eta Aldundietatik bultzatutako “aurreproiektu errepublikanoan”.

Handik bost urtera, 1936an onartu zuten Estatutuak Nafarroa kanpoan utzi zuen.

Jose Antonio Agirre Lizarrako zezen-plazan bildutakoei mintzo.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.