Unibertsitatera sartzeko hautaprobari intsumitu zitzaizkion bi ikasle Bizkaian eta Gipuzkoan. Milaka ikasle ziren unibertsitatera sartzeko selektibitatea egitekoak, eta Bizkaiko Leioako eta Donostiako Ibaetako campusetan azterketak banatu bezain pronto, Ikasle Abertzaleak mugimenduko ikasle bana zutitu ziren eta azterketaren paperak hautsi zituzten. Protesta hezkuntza eredua eta arrazoi pedagogikoen aurkakoa zela azaldu zuten ekintza egin unean, baita Espainiako Gobernuak inposatutako edukien helburu asimilatzaileen aurka ere.
Iturria: G. Agirre, Unibertsitateko hauta-probari intsumiso egin zaizkio bi ikasle Bizkaian eta Gipuzkoan (Euskaldunon Egunkaria, 2001eko ekainak 15).