Terrorearen Fitxategiak aurkitu zituzten Paraguayn, Condor Plana xehe frogatzen zuten dokumentuak

Duela
34
urte

1992ko abenduaren 22an,

Terrorearen Fitxategiak izenez ezagutuko ziren dokumentuak aurkitu zituen Paraguaiko epaile José Fernándezek komisaldegi batean. Ustekabean aurkitu zituen, polizia-etxera preso politiko ohi batekin loturiko dokumentuak bilatzera joan zenean. Bertan xehetasunez jasotzen zen Argentinako, Boliviako, Brasilgo, Txileko, Paraguaiko eta Uruguaiko diktaduretan segurtasun indarrek, baita CIAk ere, milaka herritar modu sekretuan bahitu, torturatu eta hil zituztela. Gauzak hala, informazio bolumen handi hori Kondor Operazioaren inguruko dokumentazio garrantzitsua da.

Dokumentuek frogatu zuten estatu horien artean informazioa eta preso politikoak trukatzeko akordio sekretuak zeuzkatela. Kondor Operazioan gutxienez, 50.000 ezkertiar hil zituzten Hego eta Ertamerikan.

Iturria:

Francesca Lessa, The Condor Trials: Transnational Repression and Human Rights in South America

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...