Hego Euskal Herrian intsumituen aurkako lehen epaiketa hasi zen Donostian

Duela
34
urte
Juan Carlos

1992ko otsailaren 26an,

Hego Euskal Herrian intsumituen aurkako lehen epaiketa hasi zen Donostian. Manuel Yera eta Iñaki Camacho gazteak epaitu zituzten, Ordezko Zerbitzu Soziala egitea errefusatzeagatik. Luis Navajas fiskalak aitortu zuenez, horretara behartuta zegoelako egin zuen espetxe zigor eskaera, eta gehiegizkoa zela iritzi zion berak ere: bi urte, lau hilabete eta egun bat. Epaitegiaren kanpoaldean euskal alderdi, sindikatu eta eragileen ordezkaritza zabala elkartu zen epaituak babesteko. Soldaduskaren aurkako mugimendu erraldoi bat hastear zen.

Iturria:

A. Ormaetxea, Fiskalak «beharturik» eskatu zuen gartzela zigorra intsumisoentzat (Euskaldunon Egunkaria, 1992ko otsailak 27).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.