Terrorearen Fitxategiak izenez ezagutuko ziren dokumentuak aurkitu zituzten. Argentinako, Boliviako, Brasilgo, Txileko, Paraguaiko eta Uruguaiko diktaduretan segurtasun indarrek, baita CIAk ere, milaka herritar modu sekretuan bahitu, torturatu eta hil zituztela xehetasunez jasotzen zen. Informazio bolumen handi hori Kondor Operazioaren inguruko dokumentazio garrantzitsua da. Argitara atera ziren Paraguaiko epaile José Fernándezek polizia-etxe batera egindako bisitan, preso politiko ohi baten artxiboak bilatzen ari zela aurkitu ostean. Dokumentuek frogatu zuten estatu horien artean informazioa eta preso politikoak trukatzeko akordio sekretuak zeuzkatela. Kondor Operazioan gutxienez, 50.000 ezkertiar hil zituzten Hego eta Ertamerikan.
Iturria: Francesca Lessa, The Condor Trials: Transnational Repression and Human Rights in South America