argia.eus
INPRIMATU
Manuel Thomas Gomes hil zen Martuteneko espetxean, atxiloketan jasandako torturen ondorioz

Manuel Thomas Gomes hil zen Martuteneko espetxean, atxiloketan jasandako torturen ondorioz. Migratzaile portugaldarra zen, eta lagun batekin Frantziako Estatura muga gurutzatu nahian zebilela atxilotu zuten Irunen. Bertsio ofizialak eta hedabide frankistek bat-bateko heriotza izan zela zabaldu zuten. Frantziako Barne Arazoetako Ministerioaren arabera 1936 eta 1973 artean ia milioi bat portugaldarrek gurutzatu zuten muga, %55ak ezkutuan. Gehienak zerbitzu militarra egiteko adinean zeuden eta kolonietako gerretatik ihesi, etorkizun hobe baten bila zihoazen. Gazte horietako asko bidean geratu ziren, Bidasoa ibaian itota zenbait.

Iturria: Lander Arbelaitz Mitxelena, Torturaren ondorioz azken mende erdian hildako hamalau pertsonak omendu eta berentzat justizia eskatu dute (ARGIA, 2021eko martxoak 24) + Eneko Aizpurua, Bidasoan gora (Elkar).