Txinako Iraultza Kulturala hasi zen, Alderdi Komunistak iragarri zuenez

Duela
60
urte

1966ko maiatzaren 16an,

Txinako Iraultza Kulturala hasi zen, Alderdi Komunistak iragarri zuenez. Aurrera Jauzi Handia deituriko industrializazio saiakeraren porrotak herrialdea egoera ekonomiko kaskarrean utzia zuen. Alderdiak ekonomia bizkortzeko zenbait erreforma jarri zituen martxan, baina klase dirudun berri baten sorreraren beldur zen Mao. Horren aurrean, adierazpen kulturalak burgesiaren eskuetatik erauzi behar zirela zioen, eta Iraultza Kulturalaren bidez boterea herriari itzuli nahi izan zion, hierarkiak, burokraziak eta eliteak ezabatuta. Gazteek osatutako Guardia Gorriek paper aktiboa izan zuten, eta kontrairaultzaile eta errebisionistatzat zituztenen aurka gogor egin zuten, umiliazio publikoen bidez. Besteren artean, herri xehea alfabetatzeaz gain, milaka hildako eragin zituzten estamentu zaharrak suntsitu nahian.

Iturria:

Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914 (Ed. Crítica).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...