Karlistek jaurtitako granada batek Indalezio Bizkarrondo Bilintx larri zauritu zuen. Ondoko etxea jo eta bere logelan errebotez sartuta hankak apurtu zizkion. Zauri horren ondorioz hil zen hilabete gutxira, uztailaren 22an. Donostian 1831n jaioa, bertsolari eta olerkari garrantzisua izan zen, euskara atzerantz ari zen garaian, euskaraz sortuz poema eta kantuak. Gaztetan izandako istripu baten ondorioz aurpegia desitxuratua zuen, horregatik Moko izengoitia ere paratu zioten. Liberala zen Bilintx, eta Donostiako boluntarioen batailoian aritu zen, soldaduei laguntzeko herriz herri osatutako taldean.
Iturria: Antonio Zavala, Bilintx. Bertsoak eta bizitza (Sendoa)