Lakota, Cheyenne eta Arapahoe herriek AEBetako armada garaitu zuten Little Big Horn-eko batailan

Duela
150
urte

1876ko ekainaren 25ean,

Lakota, Cheyenne eta Arapahoe herriek AEBetako armada garaitu zuten Montanan. Custer jenerala buru zuten 650 soldaduk ezusteko erasoa egin nahi izan zioten milaka indigena biltzen zituen kanpalekuari. Indigenek aurre egin zieten Little Big Hornen, ordea, maldan gora ihes egitera behartu zituzten eta garaipen handia erdietsi zuten. Zazpigarren zalditeriako 268 gizon eta 48 gudari indigena hil ziren borrokaldian. Borrokan parte hartu zutenen artean ziren Zezen Eseri, Zaldi Zoro eta Bi Ilargi buruzagi indigena ospetsuak.

Iturria:

Nick Estes, Gure historia da etorkizuna. Standing Rock vs Dakota Acces oliobidea, eta indigenen erresistentziaren tradizio luzea (Katakrak).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...