argia.eus
INPRIMATU
Jean Hiriart-Urruti hil zen Hazparnen, lehen euskal kazetarietako bat

Jean Hiriart-Urruti hil zen Hazparnen, lehen euskal kazetarietako bat. Apaiz idazle hau Eskualduna astekari elebidunaren sortzaile eta zuzendaria izan zen 1887tik aurrera, eta kazetaritza artikulu ugari idatzi zituen bertan. Koldo Mitxelenak prosaren maisutzat zuen, eta lehen euskal kazetaritzat jo zuen Piarres Laffitek. Behe-nafarrerarekin osatutako lapurteraz idazten zuen.

IƱigo Aranbarri, Gure mendea. Ehun urte euskal kulturan (ARGIA).