Nafarroako erresuma berreskuratzeko hirugarren saiakerarako deia zabaltzen hasi ziren

Duela
505
urte

1521eko maiatzaren 5ean,

Nafarroako erresuma berreskuratzeko hirugarren saiakerarako deia zabaltzen hasi ziren. Gerora jaso zutenez, Mariskalaren semea edo Nafarroako Pedro, Xabierko jaun Migel Jaso eta bere anaia Johan Azpilkueta Nafarroako herri ugaritan ibili ziren.

Mezua argia zen: Nafarroa Beherean eta Bearnon Nafarroako errege-erreginak prestatzen ari ziren tropak Pirinioak gurutzatuta sartuko zirenean beren aliatu frantsesekin, herritarrek bat egitea altxamenduarekin gaztelar okupatzaileen aurka.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...