Iruindarrak armak hartuta gaztelar okupatzaileen aurka matxinatu ziren

Duela
505
urte

1521eko maiatzaren 16an,

Iruindarrak armak hartuta gaztelar okupatzaileen aurka matxinatu ziren. Soldaduei eta erregeordearen jauregiari eraso egin zioten, eta Gaztelako armarri inperiala hiriko lokatzean arrastaka eraman zuten. Hilko zuten beldurrez, Erregeordeak ihes egin zuen Logroñora. Asparrots jeneralak gidatutako tropa nafar legitimistak Iruñera iritsi zirenerako, hiria barnetik askatua zegoen, eta hiriko ateak barrutik zabaldu zizkieten herritarrek.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525) (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.