Ategorrietako sarraskia burutu zuen Guardia Zibilak Donostian, zazpi langile tiroz hilez

Duela
93
urte

1931ko maiatzaren 27an,

Ategorrietako sarraskia burutu zuen Guardia Zibilak Donostian, zazpi langile tiroz hilez.

Maiatzaren 1etik greban zeuden Pasaiako eta Trintxerpeko arrantzaleak, lan baldintza hobeak eskatzeko borrokan. Beren sindikatua “La Unión” gisa ezaguzten zen, La Union Maritima, sindikatu maioritarioa arrantzaleen artean, eta sindikatu autonomoa zen. Idazkari gisa Juan Astigarrabía zuten, gerora Eusko Jaurlaritzako ministro izatera helduko zena gudak iraun bitartean.

Manifestazioaren helburua ere bazen gobernadore zibilari gutun bat ematea aldarrikapenekin. Manifesazioa 10:30ean atera zen Pasaiatik, Mirakruz gainera heldu zen eta soldaduek gerarazi egin zuten. Herritarrek pasatzen uzteko eskatu zietenean, ordea, soldaduek baionetak jaitsi eta beren artetik pasatu ziren, soldaduei txalo eginez. 200 metro aurrerago, Ategorrietako erlojuaren parean, Guardia Zibilak zituzten zain zeuzkaten, ordea. Ezin zutela pasa esan zieten, airera deskarga bat egin zuten eta ondoren manifestariei tiro egin zieten.

Zortzi langile hil zituzten: Julian Zurro (19), Jesus Camposoto (23), José Carnés (32), Marnuel Pérez Allera (34), José Novo (25), Antonio Barrios (31), José Suarez (25) eta Manuel Lopez Diaz.

Gertaeren ondorioz istiluak zabaldu ziren Donostian, eta gobernuak gerra egoera ezarri zuen.

Iturria:

Mikel Elkoroberezibar, Ategorrietako sarraskia 1931: Euskal Herriko bortitzena (Irutxuloko Hitza, 2021eko maiatzak 21).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Duela
100
urte