Atentatu anarkista Espainiako Errege Alfonso XIII. eta bere emaztegai Victoria Eugeniaren aurka

Duela
120
urte

1906ko maiatzaren 31n,

Mateu Morral i Roca anarkista kataluniarrak Espainiako Errege Alfonso XIII. eta bere emaztegai Victoria Eugeniaren aurka atentatua egin zuen Madrilen. Beren ezkontza eguna zen eta Elizatik jauregira bidean zirela, ostatu bateko hirugarren solairutik lehergailua jaurti zien lore-sorta batean ezkutatuta.

Leiho horretatik bota zuen lehergailua Santiago Ochoa (CC BY-NC-SA 2.0)

Tranbiaren kable batean jo zuen baina, desbideratu eta huts egin zuen. Errege-erreginak onik atera ziren, baina beste 25 pertsona hil zituen. Argazkia segundo batzuk beranduago aterea da. Bi egunez ezkutuan egon zen, baina harrapatu eta hil egin zuten. 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.