Lau nafar exekutatu zituzten gaztelar agintariek Iruñean

Duela
502
urte

1522ko abuztuaren 27an,

Lau nafar exekutatu zituzten gaztelar agintariek Iruñean. Batetik, Migel Bertizkoa eta bere kide Johan Periz Azpilikuetakoa nafar legitimistak, gaztelarrei erresistentzia antolatzea egotzita. Epaiketa sumarisimoa izan zuten eta exekuzio krudela. Zeldan irakurri zieten epaiaren arabera, jabetza guztiak konfiskatu eta Iruñera asto bati lotuta arrastaka eramango zituzten, han pikotara lotu eta publikoki burua mozteko, “arima eta haragia bereiz daitezen”. Bestetik, Corellako Johan eta Fernando Lodosakoa tuterarra ere exekutatu zituzten, baina jatorri xumekoak izaki, heriotza ez-noble bat eman zieten: publikoki urkatu zituzten. Helburua, herritarrei eskarmentua ematea zen.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte