2017ko ekainaren 19an,
Inoiz egin den AHTaren aurkako margoketarik handienaren bideoa zabaldu zuten. 80 metroko luzera eta 10 metroko garaiera zeuzkan “AHT-TAV STOP!” esaldia egin zuen Mugitu! mugimenduak, Castejon eta Alesbes udalerri nafarren artean ordurako eraikia zegoen 14 kilometroko plataforman. Bi urte eta erdiz geldirik izan ostean, eraikuntza lanei berrekiteko erakundeen asmoa salatu nahi izan zuten, atentatu ekologikoa ziren lan horiek ustelkeria putzu bat baino ez zirela salatu zuten, gutxi batzuek erabiliko zuten garraiobide elitista bat eraikiko zutela.
Iturria:
Iturria: Mugitu!, [Vídeo] Mugitu realiza una pintada gigante contra el TAV (La Haine, 2017ko ekainak 19).