Arrasaten sarekada ezkertiarren aurka, biharamunean Francoren bisita zela eta

Duela
76
urte

1949ko ekainaren 19an,

Arrasaten zenbait ezkertiar eta sindikalista atxilotu zituzten, biharamunean Franco herria bisitatzekoa baitzen. Arrasate pertsona ezkertiarrez "garbitu" nahi izan zuten agintari lokalek.

Hurrengo egunekonharrera hotza izan zen Debagoienan, falangista gutxi batzuek egindako oihu abegitsuak kenduta. Donostian uda pasatzen ari zen Franco diktadore faxista, eta Arrasateko Monterron kondearen jauregira gonbidatu zuten.

Bi hilabete beranduago, Udalak Franco Arrasateko ohorezko alkate izendatu zuen Santiago Bastida alkate frankistaren eskutik.

Iturria:

Miren Altuna Recio eta Juan Ramon Garai Bengoa, Hacia una memoria compartida. Mondragón 1936-1956. Guerra, resistencia y franquismo (Arrasateko Udala eta Intxorta 1937 Kultur Elkartea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!