Lenin hil zen, Sobietar Batasunaren fundatzailea eta lehen gobernuburua

Duela
102
urte

1924ko urtarrilaren 21ean,

Lenin hil zen, Sobietar Batasunaren fundatzailea eta lehen gobernuburua. 1917ko Urriko Iraultzako liderra eta teoriko marxista nagusietakoa izan zen. 53 urte zituen eta heriotzaren arrazoia kontrobersia iturri da. Urtarrilaren 27an egin zuten hiletan -30°C-ko hotzari eta elurteei aurre eginez, milioika lagun atera ziren kalera Moskun.

Hazkunde ekonomikoa lortzeko Politika Ekonomiko Berriaren helburuak bete ziren bere heriotzaren bueltan. Stalin eta Trotski ziren Leninen tokia hartzeko hautagai nagusiak, eta beren arteko konfrontazioa aurreikusi zuen Leninek hil aurretik.

Iturria:

Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914 (Ed. Crítica).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...