Pertsonak, ez baliabideak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bizitza erdigunean jartzeko lan-politikak gero eta presenteago ditugu, zorionez, lan munduan. Eta, beraiekin, bizitza erreproduktibo eta produktiboaren oreka zailean lagunduko diguten erreferentziak. Tartean, REAS Euskadiren webgunean duzuen Denera iritsi ezinaren aurrean, lan-politika feminista argitalpena.

Dena den, eraldaketa orok egitura eskatzen du, gobernantza eta antolaketa eredu esplizitu eta argia. Erakundeko rolak, boterea, erantzukizun eta arduren definizio argia, gardentasuna... kontuan izan beharreko hamaika alderdi. Horietako bat, komunikazioarena. Ez galdu Txatxilipurdi elkarteak euskaratutako Marshall B. Rosenberg-en Komunikazio ez bortitza liburua. Lanerako soilik ez, elkar ulertzeko eta elkarbizitzarako tresna indartsua.

Langileen antolakuntza, ahalduntzea eta erresistentzia dira bertan duintasunaren berme bakarra. Edo hori, edo lankideak zapaltzen kolaboratzea

Bizigarritasuna bilatzetik urrun, N-1 errepide alboko garraio enpresa baten bestelakoa da egoera. Zurrumurrua zabaldu da biltegiko langileen artean: giza baliabideetako arduradunak bideo kamera integratuta duten betaurrekoak jantzi ditu biltegira etortzeko. Dirudienez, bere bulegora norbait sartzera doanean ere janzten ditu betaurrekoak. Ordezkari sindikalak mehatxatu eta laneko istripuak estaltzen dituzten enpresa izanda, ez gaitu gehiegi harritu. Langileen antolakuntza, ahalduntzea eta erresistentzia dira bertan duintasunaren berme bakarra. Edo hori, edo lankideak zapaltzen kolaboratzea. Zaurgarriak zaurgarriagotzea.

“Giza baliabideak” kontzeptua “pertsonen kudeaketa”-gatik ordezka genezake, coach-ak kontratatu, parte hartzeko espazioak probokatu... baina oinarria eraldatzen ez dugun bitartean, jai dugu. Eta hori ez dugu lortuko gure irlei soilik erreparatuta. Ezinbestean, elkarlanerako sareak sendotu behar ditugu. Ekonomia sozialaren eta sindikalgintzaren arteko elkarlanak sortuko ditu baldintzak sistema bera eraldatzeko. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Ekonomia soziala Ekonomia
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.