Chinatown: zokoratuak eta zukutuak

A. Gennthek egindako argazkia 1900. urte inguruan, San Franciscoko (aeb) Chinatown.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Txina, 1417 urte inguruan. Zheng He almiranteak, Ming dinastiako enperadoreen soldatapeko esploratzaileak esan zuen posible zela “mundu osoa ibiltzea Txinatik irten gabe”. Ordurako Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian eta Asiako hego-ekialdean zabaltzen hasia zen kolonia txinatarren sarea, eta hortaz ari zen esploratzaile txinatarra. Qing dinastiaren garaian, 1644tik aurrera, migrazioak behera egin zuen nabarmen. Baina XIX. mendean txinatar oldeak, nagusiki han etniakoak, bost kontinenteetara migratu zuten, etxean baino baldintza hobeen bila. Orduan sortu ziren Chinatown modernoak.

Dokumentuek jasotzen duten auzo txinatar zaharrena Manilakoa da, hainbat iturriren arabera 1594an sortua. Filipinasko koloniaren administratzaile espainiarrek egungo Binondo auzunean kontzentratu arazi zituzten Txinatik zioazen herritarrak. Ordurako filipinarrak eta kolono europarrak bereizita bizi ziren hirian, eta lehenengo Chinatown hura baztertuen artean baztertuenak bereizteko erabili zuten, handik aurrera sortuko zirenak bezalaxe.

Western Sidney unibertsitateko Ien Ang ikerlariaren arabera, auzo horiek ghetto hutsak ziren, prekarietate izugarriko guneak eta “bertakoentzat guztiz arrotzak ziren haiek kontzentratzeko eta baztertzeko” erabiltzen ziren

Western Sidney unibertsitateko Ien Ang ikerlariaren arabera, auzo horiek ghetto hutsak ziren, prekarietate izugarriko guneak eta “bertakoentzat guztiz arrotzak ziren haiek kontzentratzeko eta baztertzeko” erabiltzen ziren. Mespretxuz eta susmo txarrez begiratzen zieten txinatarrei eta auzo haiek “bazterkeria sozial eta urbanistikoaren adibide ezin garbiagoak ziren”.

Baina “auzo txinatarren rolak eta esanahiak aldaketa sakona izan dute azken mendean”, Angen ustez. “Gaikako kontsumo gune bihurtu dira, ikuskizun turistikoak”. Aldaketa horren adibide garbiena Londresko Chinatown da. Hiriko lehen txinatar auzunea Tamesis ibaiaren ertzeko ontziolen inguruan sortu zen, prekarietate eta bazterkeria handiko eremuan. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, nagusiki Hong Kongetik etorritako migratzaile oldeak Sohon kontzentratzen hasi ziren, eta 1970eko hamarkadatik aurrera, turismoa erakartzeko gaikako parkea loratzen hasi zen.

Duela aste batzuk, Madrilgo alkate Jose Luis Martinez Almeidak Usera auzoan Chinatown erraldoia eraikitzeko ekimenaren berri eman zuen. Eta proiektuak primeran erantzuten dio molde berriko auzo txinatarren ereduari: kontsumo hutsa du helburu eta estereotipo okerrak azpimarratzen ditu, apropiazio kulturala egin eta auzo txinatarren benetako iragan gordina ukatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Qumrameko biribilkiak eta AA

Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Erromatar izurdeak Austrian

Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]


Hatz-marka baino gehiago

Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Aurpegiko tatuaje bakanak

Duela mende bat Perun aurkitutako momia baten aurpegiko tatuajeak aztertu berri dituzte. Emakumezko baten momia da eta 800 urte inguru ditu.  Adituek ez dakite zer funtzio zuten tatuaje horiek, baina oso bereziak direla nabarmendu dute. 

Batetik, aurpegiko... [+]


Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea

Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.  

Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]


Baso bat Veneziaren azpian

Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]


Patriarkatua aurkitu dute?

Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]


Desberdinkeriaren jatorriaz

Indo ibaiaren harana, duela 5.000 urte inguru. Mohenjo-Daro hiriak 35.000 biztanle inguru zituen eta, berriki PNAS aldizkarian argitaratutakoaren arabera, Giniren koefiziente oso baxua zuen, 0,22koa –koefiziente horrek gizarteen desberdintasun ekonomikoa neurtzen du,... [+]


Neandertalen sofistikazioa

Geroz eta gehiago dira neandertalek uste baino gaitasun kognitibo aurreratuagoak zituztela adierazten duten ikerlanak. Azkena Journal of Archeological Science aldizkarian argitaratu da, eta 2003an Errusiako Mezmaiskaya kobazuloan aurkitutako hezurrezko lantza-punta du... [+]


Gizon ilehori bat VIII. mendeko Txinan?

Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten... [+]


Kartagotarrak ez ziren feniziarrak

Kartago, K.a. 814 inguruan. Feniziarrek kolonia bat fundatu zuten, eta Mediterraneo ekialdean nagusi zen zibilizazioa mendebaldera hedatu zen. Bi mende eta erdi geroago, Tiro feniziar metropolia gainbehera etorri zenean, Kartago independizatu egin zen eta bere eragina... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude