Proba xume, eta era berean esanguratsua egin zuen Goyhenechek Izpurako Luro Fundazioaren zahar etxean. Ergoterapeutek pazientearen autonomia mantentzeko ahalegina egiten dute eta Goyhenechek jakin nahi zuen ea jatorrizko hizkuntzan artatuz gero gaixoaren gaitasunak gehiago sustatzen ziren. Ikerketa lana Belgikan saritua izan da eta duela gutxi UEUk eta Iker zentroak antolatutako Hizkuntzalaritza klinikoko I. jardunaldian azaldu du egileak.
Zure ikerketa lanak ondokoa du izenburu: Ama hizkuntzaren erabileraren eragina Alzheimer dementziaz hunkitua den pertsonaren akonpainamenduan. Zer nahi zenuen aztertu?
Alzheimerrak komunikazio arazo anitz eragiten ditu pazienteengan. Hitz egiteko, ulertzeko, idazteko arazoak izaten dituzte. Lehenik, ikerketan erakutsi nahi nuen dementziarekin komunikazio arazoak bazirela, baina ama hizkuntzan gutxiago, eta ondorioz, ama hizkuntza erabiltzean pertsona laguntzen genuela haren motibazioan, jarreran eta parte-hartzean.
Guretzat ebidentea da ama hizkuntza erabiltzean pertsonak gehiago ulertuko gaituela, baina gai hau oso gutxi ikertu da.
Zergatik aukeratu zenuen Luro Fundazioaren Izpurako egoitza?
Ezagutzen nuen egoitza, nire lagun baten aita han ari da lanean mediku gisa eta banekien Nafarroa Beherean izanki euskaldun anitz bazirela, elebidun anitz, bai langileetan bai adinekoetan ere. Garrantzitsua zen, zeren leku anitzetan badira adineko elebidunak, baina langileetan zaila da euskaldunak atzematea. Adibidez, Lapurdin zailtasunak nituen langile euskaldunak atzemateko, baina Luron banekien langile gehienak euskaldunak zirela.
Gainera, hara joan eta ikerketa aurkeztu nuelarik erran zidaten zinez parte hartu nahi zutela, zeren duela urteak eta urteak beharra sentitzen zuten. Bazekiten euskara erabilita eragina positiboa zela, pertsonen artan laguntzen zuela, baina inork ez zuen deus landu.
Bi hilabeteko ikastaroa egin behar nuen adinduen egoitza batean eta Luro Fundazioan onartu ninduten ikasle gisa.
Zein da zure ikerketaren funtsa?
Lau pertsonari garbitze lanak egin nizkien goizetan. Altxatu, bainugelara eraman... urrats guztiak. Gauza bera egin nuen euskaraz eta frantsesez, tartean hilabete eta erdiko etena utzita, pertsonek nirekin familiartasunik ez sortzeko. Tarte horretan, garbitze denboraz gain, ez nintzen deusetarako egoten pertsona horiekin.
Bestetik, zahar etxeko hamar profesionalentzako galderak prestatu nituen bertako psikologoarekin eta ergoterapeutarekin. Galdera irekiak ziren eta elkarrizketak grabatu nituen. Naturalki egin genuen elkarrizketa, librea, ahal bezainbat partekatzeko. Galdetu nien adinduengan hizkuntzen erabilerak dituzten eraginez. Hamar profesionalen artean ziren erizainak, gerokultoreak, medikuak, ergoterapeuta, animatzailea eta psikologoa.
"Frantzian gutxiago landu da gaia. Beharbada hizkuntza ofizial bat dutelako da, eta ez anitz. Belgika eta Herbehereekin konparatuz, pentsatzeko maneran bada desberdintasuna"
Zer erantzun zuten profesionalek?
Ondorio positiboak atera nituen haiek errandakoetatik. Erraterako, pertsona lasaitzea errazagoa zaie euskara erabilita, edo ulermenari dagokionez, erraten zuten aktibitate bat euskaraz esplikatua delarik hobekiago ulertzen dituztela aginduak, eta hala, jarduera adierazgarriagoa egiten dela, eta jarduera adierazgarriagoa bada pertsonaren gaitasunak hobeki sustatuak izanen dira. Parte-hartzean eta motibazioan ere, erraten zuten eragin positiboa zuela euskaraz egiteak: euskaraz hitz batzuk erranda pertsonak animatzen zirela jarduera batean parte hartzeko, eta aldiz, ohartzen ziren frantsesez erratean gutxiago parte hartzen zutela.
Zure pertzepzioak eta profesionalek esandakoak bat etorri al dira?
Bai. Kontent nintzen, zeren ikerketa egin nuenean banituen nire ideiak eta zinez kasik dena baieztatu dute. Egia erran, hastapenean parte-hartzean eta motibazioan egin nuen nire ikerketa, baina haiek dute aterarazi jarreran eragin anitz duela ama hizkuntza erabiltzeak. Dementziak eraginda haserrealdi eta antsietate gertakari anitz dute, eta euskarak duen hurbiltasun horri esker, erraten dute lotura sortzen dela, eta gertakari horiek kalmatzea errazagoa dela. Ikerketan gehitu dut.
Profesional elebakar frantsesek hizkuntza kontzientziarik ba al dute?
Orain Biarritzen eta Angelun ari naiz lanean. Langileetan elebidun gutxi da, baina hala ere konturatzen naiz, erizainak-eta poliki-poliki ohartzen direla euskaraz edo espainolez –Angelun baditugu espainolez egiten dutenak– egiten badute pertsona laguntzen dutela. Usu etortzen dira niregana esanez, “Maritxu, ikasi nahi ditut hitz batzuk euskaraz”. Batzuek kontzientzia dute eta entseatzen dira, baina ez da gehiengoa.
Senide euskaldunek eskatzen al dute adindua euskaraz artatzea?
Plazer egiten die ikusten dutelarik euskara badela egoitzan, baina bestela usu egokitzen dira, erran nahi dut Biarritzen eta Angelun. Nafarroa Beherean eta barnealdean hizkuntza elementu positibo bat da.
Senideek ikusten badute zahar etxe batean euskaldunak direla gehienak, nire ustez, posible da hautatzea euskaldunak dauden zahar etxea. Luron hori sentitu nuen, familiak euskaraz ari ziren erizainekin, beren gurasoekin, aldiz Biarritzen eta Angelun ez dut horrelakorik sentitu.
Ergoterapia Belgikan ikasi duzu. Han bestelako hizkuntza kontzientzia aurkitu duzu.
Ikerketa lana Euskal Herrian egin dut, baina Belgikako ikasketetarako zen eta irakurri dutelarik ukan dut sari bat, eta artikulu gisa atera dute. Aitzindaria zela erraten zuten, berdin zitzaien euskarari buruz egin izana. Haiek erraten dute ama hizkuntzak bultzatu behar direla, gure arta egokitu behar dugula ama hizkuntzara. Haiek badituzte hiru hizkuntza ofizial, eta ohartzen dira flandriar bati frantsesez eginez ez dela ongi pasako, arta egokitu behar dela pertsona bakoitzera eta ez arta orokor bat egin.
Baita ere, anitz inspiratu nintzen Herbehereetako testuak irakurrita. Haiek dira aitzinatuenak ama hizkuntzan eta ergoterapian. Usu aipatzen dituzte migratzaileak, eta erraten dute ez dela bakarrik haiek egokitzea, baizik eta artatzaileak ere bai, erran nahi baitu entseatu behar direla haien hizkuntza ikasten edo hitz batzuk egiten.
Frantzian gutxiago landu da gaia, testu gutxiago atzeman ditut horri buruz. Beharbada hizkuntza ofizial bat dutelako da, eta ez anitz. Belgika eta Herbehereekin konparatuz, pentsatzeko maneran bada desberdintasuna.
Iruñeko haur eskoletako aurtengo aurrematrikulazioetan euskarazko eskaintza handiagoa izan da eta eskariak gora egin du. Iaz eskari osoaren %19,18 izan bazen euskarazkoa, aurten %25,16 izan da. Adibide argigarria da Mendebaldea auzoan gertatutakoa: iaz ez zuten euskarazko... [+]
Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak arautzen dituen 97/2024 Foru Dekretuaren bi artikulu utzi ditu bertan behera Nafarroako Auzitegi Gorenak. Argudiatu denez, euskararen balorazioari muga jartzen zioten, eta ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren balorazioei ez.
Madril, 1925eko urriaren 13a. José Antonio Primo de Rivera diktadoreak “propaganda antipatriotiko eta antisozialari” buruzko errege dekretua sinatu zuen. 2. ordenan, dekretuak zera zioen: “Lehen hezkuntzako ikuskariek (...) eskoletako testuliburuak... [+]
Konplitu da Txirritaren esana: ‘Nire aipamenak izango dira / beste laurogei urtean’. 1936an hila, txitean-pitean dabiltza oraindik haren bertsoak. Horixe bera da Rekarteren kasua. 50 urte baino gehiago dira Arabako lautadan Aguraingo eta Araiako ikastolak sortu... [+]
Bilbao Arena –Miribillako estadioa– leporaino bete nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an. Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an) euskararen larrialdi egoeratik indarraldirako bideari ekiteko beharra aldarrikatu bazuen, indarraldia... [+]
Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ertzetatik aztertu dute hizkuntza UEUk antolatutako Euskararen periferiak jardunaldietan. Euskarak dituen testuinguru oztopatzaileez mintzatu dira Beñat Garaio HABEko ikerlaria, Iker Villa abeslaria eta aktorea, Diego Pallés EHUko ikerlaria eta Maialen Gago Guka... [+]
"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.
'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.
Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.
Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]
Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.
'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]
Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]