Elizondoko bestak datoz eta soilik gizonak onartzen dituen mutil-dantzarik jada ez dela programatzen gogoratu du Plazara Dantzara ekimenak, baina talde batek jarraitzen duela bestetan mutil-dantza baztertzaile saioak egiten, eta plaza hartzera deitu ditu herritar guztiak, “dantza parekidea eta librea erdigunean paratzea” helburu.
Alde ona azpimarratu du ekimenak: dagoeneko herriko bestetan ez da programatzen emakumerik onartzen ez duen mutil-dantzarik. Alde txarra, dio, Baztango Mutil-dantzariak taldeak mutil-dantza baztertzailearen saio bat edo gehiago kontraprogramatu zuela 2019an, azkenekoz bestak ospatu zirenean. “2019an dantza hartan sartzea erabaki genuen, eta emakumeak mutil-dantzetan onartzen ez dituen gizon taldeak gurekin dantzan segitu zuen”.
Aurten ere, “bazterketa betikotzeko azkenengo saiakera” horien aurrean herritar guztiak herriko plazetan dantzatzera gonbidatu nahi dituzte, “batzuek bazterketa betikotu nahi badute ere guk herritarren arteko aniztasuna, askatasuna eta berdintasuna betikotu eta ospatu nahi dugulako".
Bereizketarik eta bazterketarik gabeko bestak aldarrikatu dituzte, “erasorik gabe eta libre ibiltzeko bestak”.
Abortuaren aurkako jazarpena jasateko arriskua dute beren obulazioari buruzko informazioa plataformetara igotzen duten emakumeek. AEBetako estatu guztietan abortatzeko eskubidea bermatzen zuen aurrekaria bertan behera geratu berri den honetan, App hauek erabiltzeari uzteko deia... [+]
Eusko Legebiltzarrari eta EAEko LGTBI+ elkarteei proposatu die elkarrekin mahai bat osatu eta legea egiteko. Helburua da kolektiboko pertsonen eskubideek “estalki” bat izatea eta diskriminaziotik babestea, besteak beste.