Euskal Udalekuen harira hemeretzi salaketa egin dituzte, exhibizionismoa eta derrigortzea leporatuta

  • Bernedoko Euskal Udalekuetako hainbat familiak hemeretzi salaketa jarri dituzte Ertzaintzan. Horietako bat sexu erasoen delitu batekin dago lotuta, eta besteak exhibizionismoarekin eta derrigortze delituekin. Emakundek hiru kexa jaso ditu.


2025eko urriaren 13an - 10:44
Hemeretzi salaketa daude erregistratuta Ertzaintzan. Euskal Udalekuak
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailburuak emandako azken datuak dira, PPk eskatuta Eusko Legebiltzarrean azalpenak eman dituenean. Urriaren 10eko agerraldian, Melgosak adierazi zuen Euskal Udalekuek administrazioari jarduera “ezkutatu” ziotela eta Jaurlaritzak “jarraipena egiteko aukerarik” ez duela izan. Euskal Udalekuak ekimen “klandestinotzat” jo zituen. Euskal Udalekuek, ordea, ageriko jarduera dute: sare sozialetan daude eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ditu, bi udaleku Abaigarren eta Goñin baitaude. Arabako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren tesia defendatu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, tutoretzapeko haurrak bidali izan ditu udalekuotara.

Melgosaren ustez, “gertatu dena argitzea” da lehentasuna, eta adingabeak babestea. Haurren segurtasuna “marra gorria” dela esan zuen eta “inoiz ez zutela halakorik” bizi behar. Protokoloak berrikusiko dituztela gaineratu zuen.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Euskadi Irratian urriaren 8an egindako adierazpenak jaso ditu Berria egunkariak. Zupiriaren iritziz, familiek eskubidea daukate udalekuetako “harremanak nolakoak diren” jakiteko, eta neurri berean, gurasoek jakin behar dute “nora bidaltzen dituzten” seme-alabak.

Euskal Udalekuetako hezitzaileek, urriaren 3an, agerraldi jendetsua egin zuten Bergaran (Gipuzkoa). Azaldu zuten edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu ziren, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”. Egun berean, Euskal Udalekuen aurka eskuinak abiatutako lintxamendua salatu zuen mugimendu transfeministak. Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu zituzten. Sexu-genero disidentzia haurren aurkako erasoekin lotzea salatu zuten. Udalekuetako begiraleei elkartasuna eta babesa adierazi zieten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transfeminismoa
Euskal Udalekuetako hezitzaileek berretsi dute ez dutela "eraso salaketarik" jaso, eta “difamazioa” gaitzetsi dute

Euskal Udalekuetako hezitzaileek agerraldi jendetsua egin dute ostiralean. Azaldu dute edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu dira, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”. 


2025-10-03 | ARGIA
Euskal udalekuen aurka eskuinak abiatutako lintxamendua salatu du mugimendu transfeministak

Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]


2025-09-26 | Leire Artola Arin
Bernedoko udalekuetako hezitzaileen aurkako difamazioa eta mezu transfoboak gaitzetsi dituzte

Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]


Gorputz hotsak
"Drag-ari esker deskubritu nuen pertsona trans bat nintzela"

“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-14 | ARGIA
Zein ekarpen egin dezakete pertsona argalek lodien borrokan?
MULTIMEDIA - BTN

Aste honetan loditasunaz aritu gara Mijo Lizarzaburu filosofo eta militante transfeministarekin. Saio amaierako kolaborazioan Edurne Azkarateren txanda izan da, eta oraingoan entzutera eta galdetzera etorri da oiondarra: zein ekarpen egin dezakete pertsona argalek lodien... [+]


2024-12-09 | ARGIA
2x23: Mijo Lizarzaburu | Gai potoloak
MULTIMEDIA - BTN

Lodi, potola edo borobil deituta, ondo; sahiestu potolita, potxola edo hezurdura zabalekoa bezalako eufemismoak pertsona lodiez hitz egiterakoan. Horixe baita aste honetako gai potoloa: loditasuna. Mijo Lizarzaburu filosofo eta militante transfeminista gonbidatu dugu gaian... [+]


2024-11-05 | Euskal Irratiak
Debrien Figurak, feminismoaren eta transfeminismoaren inguruko egun arrakastatsua Oztibarren

Baionan Loverdose eta Atharratzen Bekat’uros egin den bezala, Oztibarren (Nafarroa Beherea) Debrien Figurak feminismoaren eta transfeminismoaren inguruan antolatutako egunak arrakasta izan du.


2024-07-03 | Erria
Heteroarauaz beste egiten, elkarrekin

Lau hamarkada luzeko ibilbidea du Euskal Herrian bolleren borrokak; garaiko lesbiana feministen oinordekoak dira. Desira eta identitate sexual hutsa baino askoz gehiago da bollerismoa: sistema zisheteropatriarkal eta koloniala borrokatzeko estrategia politikoa, gorputzetik eta... [+]


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


Maider Arregi
“Parafernalia eta politika ere bai, baina guk bertsotan egiten dugu”

Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean:Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]


"Gutun trukeak isolamendua apurtzen eta mina eta borroka kolektibizatzen laguntzen digu"

Zigor sistemak gizartean eragiten dituen ondorioez mintzatu da Naiara Perea, larunbat honetan Gasteizen izanen diren espetxeen aurkako jardunaldi transfeministen asanbladako kidea.


BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Hitanoak generoan eragiten dituen zapalkuntzak, gogoetagai

Zergatik ari dira gizonak, lagun talde batean, euren artean hitanoa erabiltzen, gizonak ez diren bestelako gorputz eta identitateak ere zirkulu horretan baldin badaude? Zer esan nahi du horrek? Zer sentsazio sortzen dira? Eta horri aurre egiteko, emakumeek ere hitanoa erabiltzea... [+]


Eguneraketa berriak daude