Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoaren arrakasta Bilbon

  • Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoa da Etxe Betea eta Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks International Residency–, ehunka emakume sortzaileri babesa eta espazioa eman die beren proiektuak garatzeko.


2025eko urriaren 7an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurten, gainera, arrakasta handia izan du deialdiak: 423 eskaera jaso dituzte, hogeita hamar herrialde baino gehiagotatik, eta horrek erakusten du emakumeen ahotsak entzun eta babesteko premia handia dagoela. Proiektua gaur egun Basque Know How Fundazioaren esku dago, eta BBK nahiz Bilboko Udalaren babesa du.

Hori guztia hobeto ezagutzeko, gurekin izan dugu Allende, Etxe Betearen sustatzaileetakoa.

 


Zinema kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Berriketa gutxi
Tripako minez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...