Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.
Euskal Herriko Gazte Feministek maiatzean aurkeztu zuten Baterajotzearen hirugarren edizioa, eta irailean egitarau osoaren berri eman dute. Urriaren 31 eta azaroaren 2 artean feminismoaren lubaki izango da Zaldibar (Bizkaia), horixe du aurtengo leloa; eta hiru eguneko egitarau oparoa izango da bertan. Dagoeneko ikusgai dago egitarau osoa, jardunaldietan izena emateko epea ere zabaldu dute.
Barikua, urriaren 31 izango da lehen eguna. Mahai inguru zentralak emango dio hasiera Baterajotzeari. Gutxi irabazi dugula dioena gezurretan ari da izenarekin, euskal feminismoaren genealogia egingo dute, eta bertso saio musikatuak eta Olatz Salvadorren kontzertuak emango diote amaiera egunari.
Zapatuan, hilaren 1ean, Lubaki feministatik, norantz? mahai inguruarekin hasiko dute eguna, eta hitzaldi eta tailer andanak hartuko dute eguna: zaintza, drag-a, gorputz politikoak, hezkuntza feminista eta bitxigintza tailerrak izango dira, beste askoren artean. Mobilizazioa eta ekitaldia ere egun horretan izango dira. Azken egunean, domekan, azoka, pintxada eta marianitada izango dira.
Larunbatean Donostian amaitu den "gerra eta kapitalismoaren kontrako" Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxaren VI. ekintza izan da. Euskal Herriko Gazte Feministak Baterajotzea deitu du urriaren 31tik azaroaren 2ra, Zaldibarren. "Kaleak hartu eta konspirazio,... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.