Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein bestean, hildako dozena pasa zibilek eta ia beste horrenbeste soldaduk. Eta ikusi egin beharko da noiz itzultzen ahal diren beren bizilekuetara erauntsien lokatzetan babes bila joan behar izan duten milioi laurden iheslariak.
Lau egunez gerra-itxurako zerbait irudikatu zaigu, ulertzen errazak ez diren zioengatik, eta adigaitz samarrak diren arrazoibideekin, ia bezperara arte turismo-leku izan den ingurune batean. Gerra ororen inkongruentziaz harago, aparteko berezitasunak eduki ditu gatazka horrek. Adibide bakarra aipatzearren: alderdiek ez dituzte harreman diplomatikoak –lehendik kili-kolo zeudenak, bai– eten; eta mundu guztiari “normala” iruditu bide zaio hirugarren batek deituta alde bietako arduradun politiko gorenak amen batean elkartu eta su-etena adostea. Non halakorik? Edo zertan suturik ez zuen liskar baten aurrean gaudela ebatzi behar ote dugu?
Aurrekariak eta testuingurua baditu, jakina, gatazkak, duela ehun urte baino gehiago frantziar kolonialismoak ezarritako mugen kontura, lehendik ere gorabeheratsua zen ingurune batean. Eta geroztik mugalde horretan bertan Kanbodiako gerra zibilek izan duten egitate endemikoak ez du hobetu kontua. Azken hilabeteetan tentsioa areagotu egin da, gainera, bi herrialdeen artean; baina muga-arazo horretaz gaindiko kalapitengatik.
Agian, gatazka sutzeko erabakigarriena izango zen ekainaren 15ean Paetongtarn Shinawatra, Thailandiako lehen ministroak, Hun Sen, ia betiereko Kanbodiako lehen ministro izanarekin eta egungoaren aita den factotumarekin telefonoz egindako solasak eta, batez ere, Hunek hura argitara eman izanak sortutako iskanbila. Hunen azkarkeriak lortu zuen, lehen urratsean, Thailandian krisi politiko larria gartzea eta, ondorioz, Shinawatra behin-behinean kargugabetuta geratzea; baina, ondoren, haren alderdiaren esku jarraitzen duen aginte thailandiarrak, ezinbestez kasik, lehen tentsio-txinparta hauspotu egin du bien arteko mugaldean, benetako oposizioa duen thailandiar Armadari aurrea hartu eta banderaren itzalpean jartzeko.
Hun Senen sakoneko asmoa bazen Hun Manet bere semearen oinordekotza sendotzea, geroak esan beharko du halakorik lortu duen ala kontrakoa erein ote duen.
Antzezpen neurtutik gehiegi izan duen horren kaltetu politikoetan lehena ASEAN elkargoa izan da, haren kideak direlako bi aurkariak. Hala ere, Anwar Ibrahim malaysiarraren esku-hartze bizkorrak mugatu ditu kalteak. Eta esan gabe doa kopeta zimurtuta behatu dela krisia Beijindik.
Zinemaldiko hasierako gala izan da ostiralean, eta Kursaaleko oholtzan Palestinaren eta Israeli boikota egitearen aldeko aldarriak entzun dira. Itziar Ituñok, Silvia Abrilek eta Toñi Acostak aurkeztu dute gala, eta hiruek egin dute Palestinaren alde.
Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]
Truth Social bere sare sozialean eman du berria Erresuma Batuan egin duen bisitaldian, eta adierazi du mugimendua erakunde terrorista izendatuko duela. Legelari askok, ordea, laster azpimarratu dute hori egiteko AEBetako presidenteak izango dituen arazoak.
Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]
Genoako portuko langilea da duela hogei urtetik, eta Portuko Langileen Kolektibo Autonomoko (PLKA) kidea da Italo. Erakunde hori 2011n sortu zen, eta azken asteetan ospetsu egin da nazioarteko komunikabideen, haien kide batek ziurtatu zuenean Israelgo Estatuak Gazara doan... [+]
Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]
Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.
Irailaren 18a Palestinaren Aldeko Borroka Eguna izango da nazioartean, NBEk Palestinako okupazioarekin amaitzeko hartutako ebazpenetik urtebetera. Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan mobilizazioak deitu dituzte.
Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]
Luze jardun liteke Nepalgo politikagintzaren berezitasunen inguruan. Beste inon aurkituko ez diren bitxitasunak ere badituelako. Adibidez, alderdi-aniztasuna. Baina ez nolanahikoa, baizik elkarren arerio diren alderdi marxista-leninisten aniztasuna. Haietako baten buruzagia da... [+]
Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]