Astelehenaz geroztik Kanaky uharteetan protestak eta istiluak ari dira izaten. Gutxienez lau hildako izan dira Frantziako Gobernuaren arabera, baita zauritu ugari eta dozenaka atxilotu ere. Frantziako Asanblea Nazionalean Pazifikoko uharte hartako hauteskunde-erroldari buruzko legea onartu dute, eta horrek piztu ditu independentisten protestak. Macronen gobernuak larrialdi egoera ezarri du asteazken iluntzean.
Bigarren gauez segidan, istiluak izan dira Kanaky Uharteetan. Frantziako Estatuko ordezkari Louis le Franc-ek azaldu duenez, gutxienez bi hildako badaude jadanik –Kaledonia Berriko ordezkariak azaldu duenez, baliteke hildakoak hiru ere izatea– eta beste "ehunka" lagun zauritu dira. Frantziako Gobernuak asteazken iluntzean hildakoak 4 izan daitezkeela jakikarazi du.
Noumea Kanakyko irla nagusiko hiriburuan izan dira istilu handienak, hainbat saltoki erre eta talde independentistek errepideak moztu dituzte, jendarmeek aldiz armekin erantzun dute. Le Franc-en esanetan egoera "matxinada" baten antza du jadanik.
Bien bitartean, Macron Frantziako presidenteak Defentsa eta Segurtasun kontseilua deitu du istilu horien ondorioz, eta Fécamp hirian asteazkenean zuen ekitaldi bat bertan behera utzi du. Macronen gobernuak larrialdi egoera ezartzea erabaki du azkenean; Kanaky uharteetan ostegunean goizaldeko 5:00etan jarri dute indarrean neurria eta gutxienez hamabi egun iraungo ditu.
FLKS (Askatzeko Nazio Fronte Kanaka eta Sozialista) alderdi independentistak, bere aldetik, lasaitasunerako deia egin du.
Hautes-errolda erabili, kanakak "gutxitzeko"
Istiluak astelehenean hasi ziren, Frantziako Asanblea Nazionalean lurralde hartako hautes-erroldan aldaketak ekarriko lituzkeen legea eztabaidatzen hasi zirenean. Lege hori asteazken goizaldean onartu dute azkenean eta horrek areagotu egin du herritarren zati baten haserrea.
Hautes-errolda azken hamarkadetan bere horretan dago, nahiz eta gaur egun jende gehiago bizi irletan. Errolda horren eguneratzea, baina, euren pisua "gutxitzeko" Parisen neurri gisa sentitzen dute kanakek
Hautes-errolda azken hamarkadetan bere horretan dago, nahiz eta gaur egun jende gehiago bizi irletan –270.000 pertsonatik gora guztira–. Errolda horren eguneratzea, baina, euren pisua "gutxitzeko" Parisen neurri gisa sentitzen dute kanakek, baita 1998ko Noumeako Akordioa deusestatuko lukeela ere.
Hain justu, kanakak gutxiengo bilakatzeko arriskua saihestea zuen helburu akordio horrek –gehiago jakiteko Kanakyren bilakaera hurbilari buruzko erreportaje luze-zabala argitaratu genuen ARGIAn, Jenofa Berhokoirigoinek idatzia–.
Zentzu horretan, EH Bai eta EH Bilduk ohar bidez euren irakurketa egin dute eta salatu dute Kanakyren "deskolonizazio prozesu adostua zangotrabatu" egiten duela Parisen onartu berri den legeak.
Metropoliarekin harreman gorabeheratsua
Ozeano Barearen erdian dago Kanaky, XIX. mendeko kolonizatzaileek Kaledonia Berria ere deitua. Frantziaren menpe bizi dira gaur egun kanakak artxipelago hartan, baina estatus berezi batekin, eta kolonia eta metropoliaren arterko harreman gorabeheratsuarekin.
Frantziak kanaken autodeterminazio eskubidea behin eta berriz trabatu duela salatu izan dute talde independentistek. Azkeneko erreferenduma 2021ean egin zen Frantziako Gobernuaren beraren bultzadaz, baina independentistek boikota egin zioten, pandemiaren ondorioz atzeratzea nahiago zutelako, baldintza kaskarren ondorioz.
Hautes-erroldaren inguruko eztabaida zehatzaz harago, independentismoaren gorakadak, jatorrizko herrien eta kolonizatzaileen arteko desberdintasun sozialek eta nikelaren erauzketak sorturiko menpekotasun eta krisi ekonomikoak korapilatzen dute Kanakyko giro nahasia.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Ekainaren 17an AEBek Europan dituzten indarren jeneral Christopher Donahue-k iragarri zuen NATOk Kaliningrado inbaditzeko plan bat duela. Kaliningrado Errusiako lurraldea da, Polonia eta Lituania artean dago, eta ez du lurralde loturarik gainerako Errusiarekin.
Azken aste eta hilabeteetan CAFek jasotako presioaren aurrean, enpresak agiria atera du eta berretsi du Jerusalemgo tranbiak giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela, eta proiektuarekin aurrera jarraituko duela.
Frantziako Estatuak Palestinako Estatua formalki aitortu zuen astelehenean NBEren biltzar nagusian. Bere horretan, urrats inportantea, diplomatikoki pisutsua: 193 estatuetatik 158k dute orain ezagutzen Palestinako Estatua, eta azken ezagupen horiekin Mendebaldeko estatu... [+]
Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
Gaizkile elkarte baten parte izateagatik jarri diote kartzela zigorra; haatik, bestalde leporatzen zitzaionarentzat errugabetu du Pariseko Auzitegi Korrekzionalak. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik... [+]
Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gehiegikeria horren berri irailaren 23an plazaraturiko txostenean. Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak diru sarrera txikiak edo ertainak dituzten herrialdeak dira.
Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .
Asteazken arratsaldean Palestinaren aldeko eta genozidioaren aurkako aldarriak hartu du Donostia. The voice of Hind Rajab filmaren emanaldia izan da lehenik Zinemaldian, ikusleen txalo zaparrada artean, eta ondoren manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu hiriko kaleak.
Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]
Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]