Hatortxu Rocken lekukoa hartuko duen Aske jaialdian ez dituzte Israelekin lotutako edariak salduko

  • Estatu sionistaren aurkako boikotera batu da larunbatean Atarrabian ospatuko den jaialdia.

ASKE

2025eko abenduaren 22an - 11:10
Azken eguneraketa: 17:10
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hatortxu Rocken errautsetatik jaiotako Aske jaialdiaren lehen edizioa ospatuko da Atarrabian (Nafarroa) hilaren 27an. Euskal Herriaren eta euskal jendartearen "askatasuna" aldarrikatzeko dozena bat talde igoko dira agertokira. Jasaten ari den genozidioaren aurrean babesa adierazi dio jaialdiak Palestinako herriari, eta Israelen kontrako boikot dinamikarekin bat egin du. Ondorioz, barran kontsumitutako edarien artean ez da israeldar jatorriko produkturik izango. Horrez gain, Nafarroako produktuak lehenetsiko dituzte sukalde eskaintzari dagokionez, "geure balioen isla izan dadin ahalik eta neurri handienean".

Ohar bidez, Askeren antolakuntzak adierazi du "lan zaila" dela erabateko boikota erdiestea, "mugak eta zailtasunak" handiak direlako, baina pozik daudela hasieran jarritako helburua lortu izanagatik. BDZ ekimenarekin eginiko elkarlanak ahalbidetu du neurria, eta hurrengo edizioetan ere bide horretan jarraituko dute. "Aske izan nahi dugunok desio bera dugu gainontzeko herri zapalduentzat", adierazi dute. 

Egitaraua eta bestelako informazio gehiago Askeren webgunean kontsulta daiteke.

 ASKE

Israeli boikota kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...