Errusiako armadako buruzagi bat hil dute bonba-autoz Moskun

  • Fanil Sarvarov teniente jenerala hil dute Errusiako hiriburuan, autoa hartzera zihoala. Ez Ukrainak ez beste inork ez du beregain hartu atentatua. Errusiako inteligentzia zerbitzuek adierazi dute susmo osoa dutela Ukraina dagoela atzean.

ABC news

2025eko abenduaren 22an - 12:30
Azken eguneraketa: 17:11
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Errusiako armadako beste teniente jeneral bat hil dute astelehen goizean Moskun, etxetik irten eta autoa hartzera zihoala. Lehergailua ipini diote ibilgailuaren azpian, eta eztanda egin du autoak. Fanil Sarvarovek 56 urte zituen, eta armadako operatiboen entrenamenduen departamentuko burua zen.

BBC-k jakinarazi duenez, Errusiak Ukrainako inbasioa abiatu zuenetik gutxienez hiru armadako buruzagi hil dira antzeko gertakarietan. Sarvarovenaaren antzera, iragan apirilean Yaroslav Moskalik jeneralaren autoak eztanda egin zuen, lehergailua ipinita zeukalako; eta duela urtebete, 2024ko abenduan, Igor Kirilloven monopatina leherrarazi zuten ezkutuko artefaktu baten bitartez. Ukrainako Gobernuak ez du ofizialki deus esan hiru atentatu horietaz, nahiz eta Ukrainako zerbitzu sekretuen zantzu batzuk agertu ziren Kirilloven hilketan. Sarvaroven kasuan ere, Ukrainako Gobernuak ez du ezer esan.

Georgiako 1989ko gatazkan, Txetxeniako gerretan 1990 eta 2000ko hamarkadetan, eta Siriako operazio militarretan ere parte hartu zuen Sarvarovek, BBCren informazioaren arabera. 2022ko udatik, "Ukrainaren etsaiak" izendatzen dituen Myrotvorets deituriko webgune ukraniarrean ageri zen bere izena.


Ukrainako gerra kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 29
Errusiak eraso handiak iragarri ditu Kieven eta Europari mehatxu egin dio
Madrilgo drone enpresak ere oreshnik errusiar misil supersonikoen jo puntuan daude

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...